Azkorri esplorazioa hondartza<<Azkorri: esplorazioa + hondartza>>

Azkorri esplorazioa + hondartza irteeran, txangoa egingo dugu itsaslabarren goiko aldera eta Gorrondatxe hondartzara, eta eremu hartako landareak, animaliak eta geologia ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, landa-mikroskopioak erabiliko ditugu natura gertutik behatzeko, eta, zorteko bagaude, apo lasterkaria ikusiko dugu.

Txangoa ekainaren 21ean izango da. Goizeko 09:50ean elkartuko gara, Basauriko udaletxearen azpiko autobus-geralekuan, eta 14:30ak aldera itzuliko gara, leku berera.

Eguraldi ona bada, azken ordua hondartzan pasako dugu, eta bainatzeko aukera izango dugu. Horregatik, arropa eta oinetako erosoez gain, honako hauek ekarri beharko dituzue: bainujantzia, aldatzeko arropa, eguzkitako krema, eskuoihala, eta txankletak. Nahi duzuenok hamaiketakoa ere ekar dezakezue, hondartzan jateko.

Izena emateko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo dugu.

MEDIOS URBAN<<Basaurik Urban Festaren hamabosgarren edizioa egingo du, 2026ko ekainaren 6an (larunbata)>>

Ekainaren 6an (larunbata), eta Urban Festa dela eta, Basozelai Gizarte Etxea kolorez, musikaz eta hiri-kulturaz beteko da, berriz ere. Festa hori hitzordu finkoa da, dagoeneko, Basauriko gazteen agendan, eta Basauriko Udalak antolatzen du, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Aztarnak Muralismoren laguntzarekin.

Egun osoan zehar, hautatutako hogeita hamar artista inguru ariko dira Gizarte Etxeko patioko hormetan —gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak dira—. 11:00etatik 19:30era bitartean, grafitien zuzeneko erakustaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratuek, eremua goitik behera eraldatuko duten sorkuntza bereziekin.

Aurtengo edizioan, gainera, ikus-entzule guztientzako doako jarduerak egongo dira. 12:00etan, grafiti-tailer parte-hartzaile bat hasiko da, non, egunean bertan izena eman ondoren, arte urbanoaren teknika ikasi eta esperimentatu ahal izango dute etorritakoek. Eta, goiza girotzeko, 11:00etatik 14:00etara, DJ Moreirak musika joko du patioetan. Gero, 14:00etatik 15:00etara bazkaltzeko merezitako atsedenaldia egin ondoren, eta nobedade gisa, lanari ekingo diote berriro, haur eta nerabeak gazteen sormen-espazio batean inplikatzeko. 

Ondoren, «The Stylos bataila» delakoa egingo dute, 17:00etatik 19:30era bitartean: lehiaketa artistiko bat, non sormena, trebetasuna eta inprobisazioa izango baitira protagonistak.

Arratsaldea amaitzeko, Victor Rutty, Rober del Piro eta DJ Kaef bezalako artista ezagunek kontzertua emango dute, 19:30ean hasita.

Sarrera Basozelai Gizarte Etxeko ate nagusitik izango da, eta doakoa izango da jardueretan parte hartzea. Jarduera batzuetan, egunean bertan eman beharko da izena, toki-kopurua mugatua izango delako.

Argibiderik nahi baduzu:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

  • : 944 666 430
  • Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus
  • Sare sozialak
    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
    • Twitter: @zirtzartbasauri
    • Instagram: @zirtzartbasauri · @urban_festa

UDABERRI JAIA.jfif<<UDABERRI JAIA>>

Gorde ezazu ekainaren 6ko arratsaldea, 18:30etatik 20:30etara, eta zatoz Basauriko Solobarriako plazara, gurekin batera Udaberri Jaia ospatzera!

ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu ekainaren 6an Solobarriako karpan egingo dugun Udaberri Jaian parte hartzera. Jarduera 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, eta arratsaldean zehar giro aparta izango dugu.

Arratsaldean zehar, sorpresa ugari egongo dira, eta, gainera, festa osoan zehar tailerrak egingo ditugu, parte-hartzaile guztientzat. Zatoz lagunekin, giro ezin hobeaz disfrutatzeko prest!

 

 

<<Rockeinen 14. edizioak uztailaren 2rarte ireki du izena emateko epea>>

Rockein 2026

-Finala azaroaren 14an izango da Basauriko Social Antzokian

-Reeler taldeak, 2025eko kategoria nagusiko irabazleak, prentsaurrekoan aurkeztu ditu sariaren ondoriozko EPa eta bideoklipa

Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa antolatu du hamalaugarren urtez jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.

Izena emateko epea gaur, maiatzaren 22an, hasi da eta uztailaren 2ko arratsaldeko zortziak arte egongo da irekita. Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 14an, larunbatez. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2026ko edizioko artista irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, lehiaketaren erakunde laguntzaile izaten jarraitzen du Bizkaia Saria ren bitartez. Sariak Bizkaiko artistarik onenak Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatzea eta 2027ko MAZ Basauri festibalean aritzea ekarriko du.

Reeler taldeak, aurreko edizioko kategoria nagusiko irabazleak, sari horren ondoriozko lanak aurkeztu ditu gaurko prentsaurrekoan. Bilbon egoitza duen Bizkaiko, Poloniako, Ingalaterrako eta Irlandako musikariek osatutako rock alternatiboko laukoteak 'Your Tax Money' izeneko bost kantuko EPa grabatu du eta, aldi berean, Victoria Ladrón de Guevarak eta Xabi Diazek zuzendutako 'A Change In Your Heart' abestiaren bideoklipa aurkeztu Du.

Era berean, Silkat -ek, Hego Uribeko talderik onena 2025eko Rockeinen, 'Sip Of Joy' abestiaren bideoklipa kaleratu berri du, Adrián Lorenzok eta Asier Marlezak zuzendua eta lehiaketan lortutako sariaren ondorioz ekoitzia.

Rockeinek 2013an ekin zion bere ibilbideari, talento musikal berria detektatzeko eta susstatzeko Basaurin antolatutako aurreko beste lehiaketa batzuen lekukoa hartuz. Aurreko egitasmoetako sariei hilabete batzuetako laguntza profesionala gehitu zien, artistaei amateurismotik sektore profesionalerako jauzia esploratzea errazteko. Urteen poderioz, Rockeinen sariak hobetzen joan dira, eta lehiaketak MAZ Basauri musika-zikloarekin duen lotura finkatu da, biak ere Basauriko Udalak sustatuak. 2025ean 196 talde eta bakarlarik eman zuten izena lehiaketan.

 

"Basauriko Udala duela hamahiru urte Rockein antolatzen hasi zenean, zaila zen pentsatzea hain modu apalean abiatu zen lehiaketa batek urtean ia 200 parte-hartzaile izatea eta Euskal Herri mailan erreferentzia bihurtzea.

 

Hamar urtez jarraian parte-hartze markak hobetu dira. Maila profesionalean musika-ibilbideak garatzea lortu duten hainbat irabazle izan ditugu.

 

Iazko irabazle guztiek gaztetasuna eta kalitatea izan zituzten komunean. Hego Uribeko proiektuak hogeita hamarren bueltan egon ziren berriz ere, eta 47 artista euskarazko artistarik onenaren sarirako hautagai izan ziren.

 

Emakumeek lehiaketan parte har dezaten eta finalera etor daitezen susstatzeko lanean jarraitzen dugu; baita musikaren sektorean euren presentzia handitzeko ere. Basauriko Udalak, Marieneak, MAZ Basaurik eta Rockeinek 'Emakumeak eta musika-industria' urteroko hirugarren topaketa sustatuko dute 2026an, eta 2025ean saritutako bost proposamenetako bi emakume bakarlarienak izan ziren: Alas Glow eta Laztana Laztanarenak, hain zuzen ere.

 

Hamahiru urte geroago, Rockein etengabeko hobekuntza eta hazkundea garatu duen proiektu indartsua eta osasuntsua dela esateaz harro gaude ", adierazi du prentsaurrekoan Basauriko alkate Asier Iragorrik.


Bestalde, Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak , honakoa nabarmendu du: "Rockeini babesa emateko etapa berri honen oso balorazio ona egin dugu Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailean. 2025ean 129 proiektu izan ziren Bizkaia saria irabazteko hautagai, parte-hartzaile guztien %65 Eta %24ak euskarazko proposamen onenaren saria irabazteko aukera izan zuen.

 

Bizkaia Sariaren bidez bost abestiko EP baten grabazio profesionala egiteko ematen dugun aukeraz win, Rockeinen beste indarguneetako bat MAZ Basauri bezalako festibal batean jotzeko aukera da. Bi programen arteko loturak talde eta bakarlari berrientzako erakargarrienak diren ekarpenak egiten dizkio lehiaketari: abesti berriak grabatzeko, bideoklipak ekoizteko eta musika-ziklo entzutetsu baten barruan zuzenean jotzeko aukera, alegia.

 

Hala ere, saritutako artistak egiten diote Rockeini aintzatespenik onena, ia urtebeteko ziklo batean lehiaketaren arduradunekin harreman profesionala mantendu eta gero.

 

Edizio honek berriz ere musika-proposamen berri asko ekartzea espero dugu, eta, beste behin, horietako batzuk ibilbide profesional luze baten lehen urratsak ematen hasteko bultzada suposatzea".

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

-Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izatea, gutxienez.

-Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko: Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

-Bizkaia saria eskuratu ahal izateko: vizcaíno erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

-Eskarabilera saria eskuratu ahal izateko: taldeko kideen %50a gutxienez emakumeak izatea.

-Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.

-Izena emateko unean ez izatea disko bat baino gehiago argitaratuta, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.

-Abestiak originalak izatea.

-Musika-estilo guztiak onartzen dira

-Aurretik Rockeinen izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, baldin eta aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

 

Kategoria nagusiko artistarik onena

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Bideoklip profesional bate grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri festivalean

Hego Uribeko artistarik onena

-Bideoklip profesional bate grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri festivalean

Bizkaia saria

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Kontzertua MAZ Basauri festivalean

Euskarazko artistarik onena

-Kontzertua MAZ Basauri festivalean

Eskarabilera saria

-Kontzertua MAZ Basauri festivalean

Informazio gehiago:

www.instagram.com/rockein.lehiaketa

www.facebook.com/rockein

www.x.com/rockeinrock  

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

IZENA EMATEKO ORRIA

ARGAZKI GYNKANA uda«Gaztegune Ibiltaria» programaren jarduera berriak

Basauriko Udalak jarraitzen du Basauriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei topagune eta aisialdi hezitzaileko espazioak eskaintzen, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bidez.

Ildo horretan, «Gaztegune» Zerbitzua luzatu egingo dute, bere bertsio ibiltariarekin: «Gaztegune Ibiltaria», Basauriko auzo desberdinetan.

Zer berrikuntza ditu?

Berrikuntza nagusi gisa, programak euskaraz eskainitako jarduera sortzaile eta dinamikoak izango ditu kalean, larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara, aipatutako auzoetan, txandaka.

 

Parte hartzeko, beharrezkoa da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 4 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko ostegunean amaituko da.

Gazteek izena eman ahalko dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3, astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00 bitartean, eta, ostiraletan, 09:00-17:00 bitartean).

Informazio gehiago, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
📞 Tel.: 944 666 430
📩 Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
🌐 Webgunea: zirtzart.basauri.eus

📲 Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
- Twitter: @zirtzartbasauri
- Instagram: @zirtzartbasauri