<<Ekainaren 20an izango da Open Basozelai 2026>>

Open Basozelai 2026 skate txapelketa, Basauriko egutegian finkatuta dagoen urteroko ekitaldia, ekainaren 20an izango da aurten (larunbata), Basauriko skate parkean. Basauriko Udalaren Gazteria Sailak (ZirtZart) eta Basauriko Skate Elkarteak antolatzen dute, eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da, auzoko jaien barruan.
Txapelketan, 6 kategoria bereizten dira, adin eta maila desberdinetara egokituak:
- Sub12: 11:00
- Sub18: 12:00
- Emakumezkoak: 13:00
- Masterrak: 16:00
- Open: 17:00
- Half Pipe: 18:30
Sariei dagokienez, kirol-materiala banatuko dute parte-hartzaileen artean. Gainera, Open, Half-Pipe eta Best Trick kategorietako irabazleek eskudirutan jaso ahal izango dituzte sariak.
Izena ekitaldiaren egunean bertan eman ahalko da, instalazioetan bertan. Segurtasun-neurri gisa, derrigorrezkoa izango da kaskoa eta babesak erabiltzea Sub12 kategorian.
Open Basozelai, aurten ere, aukera paregabea izango da jai-giroan skateaz gozatzeko eta gazteen artean parte-hartzea eta kirola sustatzeko.
Informazio gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa