<<GAZTEGUNEKO EKAINEKO PROGRAMAZIOA>>
ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu ekainerako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu, Udaberri Jaia izan ezik.
Ekainak 6: Udaberri Jaia Udaberri Jaia ospatuko dugu ekainaren 6an, Solobarriako karpan, 18:30etik 20:30era, eta sarrera doan izango da. Musika, askaria eta tailerrak egongo ditugu. Zatoz arratsalde dibertigarri batez gozatzera!
Ekainak 13: Brawl Stars topaketa Gaztegunera etortzen diren gazte askoren eskaerari erantzunez, Brawl Stars joko ospetsuaren topaketa egingo dugu. Arratsalde dibertigarria pasatzeko aukera izango duzue, zuen artean jolastuz eta jarduera zuek antolatuz eta garatuz. Zatozte jarduera prestatzen laguntzera, ekainaren 13a baino lehen, eta animatu egun horretan bertan parte hartzera. Eman izena!
Ekainak 20: Erretxinazko bisuteria Tailer horretan, erretxinarekin egindako bisuteria piezak sortuko ditugu. Sormena erabiliz, pieza original eta pertsonalizatuak egingo ditugu. Jardueran parte hartzeko, izena eman behar duzue.
Ekainak 27: Sukaldaritza Sukaldaritza tailerrean, joan den hilabetean landatutako belar usaintsuak erabiliko ditugu, errezeta goxoak prestatzeko. Elkarrekin kozinatuko dugu, eta zapore berriak dastatzeko aukera izango dugu.