Jailloween txikia<<Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira, gurekin Jailloween jaia ospatzera!>>

 

ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu urriaren 31n Social Antzokian egingo dugun Jailloween jaian parte hartzera.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo erabilera askotako BBKren kutxazainetatik. Sarrerak 2 € balioko du urriaren 31 baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaian bertan erosten baduzu.

Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta, eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa pizten. Zatoz, zure mozorro beldurgarriena jantzita! Eta ez ahaztu: aurtengo gaia «Miercoles Addams» izango da…

SARRERAK

 

 MUSIKA TALDEAK ERATZEA KARTELA 2025 26<<Urriaren 23an abian jarriko du ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» programaren 2025/26 ikasturtea, musika taldeak sortzea sustatzeko>>

-Eskaintza lau diziplinak osatzen dute: kantua, gitarra, baxua eta bateria.

- Jotzeko teknika eta gaitasuna hobetzeaz gain, hartu-emana dago beste diziplinetako ikasleekin.

Urriaren 23an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskaintzen dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoa musika-taldeak sortzera bideratuta dago; beraz, musika-tresna bakoitza indibidualki jotzeaz gain, taldeko gainerako musika-tresnekiko elkarreragina ere landuko da.

Ikastaroak 2025eko urriaren 23an hasi, eta 2026ko maiatzaren 21era arte luzatuko dira, Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik. Klaseak ostegun arratsaldez izango dira, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 17:45etik 18:45era. Musika irakasten esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza eskaintza hau.

Izena emateko epea irekita egongo da 2025eko irailaren 11tik urriaren 9ra bitartean. Interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart Gazte Zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan, edota zuzenean, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). 12-35 urte bitartekoentzako plazetan, lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Formakuntzaren ikasturteko prezioa 149 € da; eta 12-35 urtebitartekoen artean Gazte txartela dutenei % 20ko deskontua aplikatuko zaie, eta % 40koa ZirtZart Basauriko bazkideei.

-EMAN IZENA-

 

thumbnail Izena eman 2025<<FESTIBAS 2025>>

Banden Jaialdia antolatuko da, Basaurin, egun bat eskaintzeko herriko musika bandei eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-geletako erabiltzaileei.

Basauriko Udalak antolatzen du «Festibas». ZirtZartek, Basauriko Udalaren gazte zerbitzuak, izen-emateak jasoko ditu 2025eko uztailaren 21etik  irailaren 5era bitartean. Antolatzaileek, banda batzuk hautatuko dituzte, 2025eko urriaren 12n Basauriko San Fausto jaietan zuzenean jotzeko.

  • Baldintzak:
    • Parte hartzen duten banden kideetako bat, gutxienez, Basaurin bizitzea; bestela, beharrezkoa izango da aurreko hiru ikasturteetan edo aurten (2022, 2023, 2024 edo 2025ean) entseguak egin izana Basozelai Gizarte Etxeko lokaletan.
    • Gutxienez taldeko kideen erdia 12 urtetik gorakoak izatea.
    • Musika estilo guztiak onartuko dira.
  • Izena ematea:

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek izena emateko orria bete beharko dute (ZirtZart zerbitzuaren webgunean egongo da eskuragarri; harremanetarako telefono zenbakia: 944 666 430), eta irailaren 5a baino lehenago bidali beharko dute This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera, bandaren deskribapenarekin (doc, docx edo pdf formatuan) eta taldeko kideetako baten NANaren fotokopiarekin edo errolda-agiriarekin batera, beraren jatorria egiaztatzeko (bandak ez badu entsegurik egin 2022tik hona Gizarte Etxeko lokaletan). 12-15 urte bitarteko kiderik badago taldean gurasoen edo legezko tutorearen baimena eta NANaren argazkia aurkeztu beharko dute ere.

  • Bandak hautatzea:

Izena eman duten banda guztietatik antolatzaileek hautaketa egingo dute, urriaren 12an zuzenean Basaurin jotzeko, Mojaparte plazan. Zenbat bandak parte hartuko duten antolatzaileek aldatu ahalko dute euren irizpideen arabera. Taldeko kideren batek 12 eta 15 urte bitartean baditu, legezko tutoreen baimena eta NANaren argazkia ere aurkeztu beharko ditu.

 

Ekaina txiki<<GAZTEGUNEKO EKAINEKO PROGRAMAZIOA>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu ekainean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo dira, eta doan izango dira (irteera eta Uda Gazte Campusa izan ezik).

Ekainak 14: PING-PONG TOPAKETA Etorri Gaztegunera eta parte hartu ping-pong topaketan! Egin zure trikimailuak, jokatu partida dibertigarriak eta bukatzeko... Askari bat izango dugu denon artean!

Ekainak 20-22: PANTAILARIK GABEKO ASTEBURUA Asteburu honetan erronka bat proposatzen dizuegu: pantailak itzali eta beste modu batean konektatzea. Etorri Gaztegunera solastera, eskulanak egitera, marraztera, irakurtzera edo mahai-jokoetan aritzera!

Ekainak 28: GETXORA IRTEERA – KAYAK Piragua batean itsasoratzeko aukera izango dugu Getxoko kostaldean zehar. Gida batekin egingo dugu ibilbidea. Informazio osoa webgunean. Izen-emate epea: ekainaren 19ra arte.

Ekainaren 30etik uztailaren 4ra: UDA GAZTE 12-16 urte bitarteko gazteentzako jarduera-programa. Ginkanak, sukaldaritza, eskulanak eta irteera bat egingo ditugu. Izen-emate epea irekita dago!

thumbnail KAYAK copia<<Irteera Getxora kayak-ean ibiltzeko, ekainaren 28an, ZirtZart Basauriren eskutik>>

ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak irteera bat antolatu du 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat Getxora, ekainaren 28an.

Irteera honetan, Getxoko kostaldea esploratuko dugu piraguan, gida baten laguntzarekin. Esperientzia izugarria izango da.

Ordutegiari dagokionez, gazteek goizeko 10:15ean egon beharko dute Basauriko Udaletxeko azpiko autobus geltokian. Buelta eguerdiko 15:00ak inguruan izango da, irteera-leku berean.

Jardueren prezioa:

  • Prezioa: 22 €
  • Gazte-txartelarekin: 17,6 €
  • ZirtZart bazkide-txartelarekin: 13,2 €

Gomendatutako materiala:

  • Arropa erosoa
  • Bainujantzia
  • Aldatzeko arropa
  • Uretako oinetakoak
  • Eskuoihala
  • Eguzki-krema
  • Janaria

Plazak mugatuak dira, eta kopurua gaindituz gero, izen-ematearen ordena hartuko da kontuan. Izena emateko azken eguna: ekainaren 19a.

 

-EMAN IZENA-