ROCKEIN txikia<<Azeituna con huesos, Keax eta Reeler, Rockeinen 13. edizioko kategoria nagusiko finalistak>>

- Jaimones, Kruddö eta Silkat dira Hego Uribeko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak

 

-Finala azaroaren 1ean, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da

 

Azeituna con Huesos talde gipuzkoarra (elektronika, popa, jazza); Keax hirukote bizkaitarra (The Owl Project taldeko kide ohiak, LCD Soundsystem edo Ratatat bezalakoen eraginekin); eta Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea, Bizkaiko, Poloniako eta Irlandako musikariek osatua, dira Rockeinen 13. edizioko sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak hauek izango dira: Jaimones (70-80 hamarkadako rock amerikar laukotea, Basauriko kide batekin); Kruddö, rock gogor eta stoner bikotea, Jon Ander Santamaría bermeotarrak eta Txaber Miravalles etxebarriarrak osatua; eta Silkat, indie rock hirukotea, Bilbo eta Galdakaoko musikariekin eta The Cure edo Radiohead taldeen eraginekin. Azken hiru talde hauek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Finala azaroaren 1ean izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (Bizkaia saria, Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Ekainaren 26an itxi zen Rockeinen 13. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskadi eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 196 artistak eman dute izena, 10. urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

2025eko Rockeinen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatzen dute:

Arantzazu Pinto ‘Nara’

Artisten kontratazioa Primavera Sound festibalean

Jon Agirrezabalaga

Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea Zabalan

Ibone Iza

BIME Pro-ren edukien arduraduna, Last Tourren

Iker Bárbara

MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa

Jon Zugazagoitia

Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia

ROCKEIN FINALA 2025

Azaroak 1, larunbata

21.00 (ateen irekiera), 21.30 (kontzertuen hasiera)

Doako sarrera gonbidapenarekin (eskuratu zurea socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian)

Kategoria nagusia

AZEITUNA CON HUESOS · KEAX · REELER

Hego Uribeko artistarik onena

JAIMONES · KRUDDÖ · SILKAT

SARIAK:

Kategoria nagusiko artistarik onena

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Hego Uribeko artistarik onena

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Bizkaia saria

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Euskarazko artistarik onena

-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Eskarabilera saria

-Kontzertua MAZ Basauri festibalean