Urtarrila copiaGAZTEGUNEKO URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

 

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hainbat jarduera antolatu ditugu hilabete honetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZart-eko gaztegunean egingo dira jarduerak, Autonomia kaleko lokal berrian.

Urtarrilak 11 – Zirtzarteko Asanblada.

Urteko lehenengo hilabetean gaztegunean elkartuko gara, urtarrilaren 11n arratsaldeko 18:00etan urteko aktibitateak programatzeko eta zuen ideiak, kexak eta eskaerak entzuteko. Hurbildu zaitezte gaztegunera!

Urtarrilak 18 eta 19: Blue Monday

Ba al dakizue urtarrilaren 20a urteko egunik tristeena dela? Etorri gaztegunera asteburu horretan, guztion artean irtenbide bat bilatzeko

Urtarrilak 25 eta 26: Fornite eta Just Dance txapelketa:  

Asteburu honetan Fornite eta Just Dance txapelketak eramandgoditugu. Pasa zaitezgaztegunetik izena emateko eta etorri hauetakonagusia irabaztera.

 

 

<<Sari bereziak banatuko dira «Bingo Showa» ikuskizunean, abenduaren 20an, ZirtZart Basaurin>>

Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak «Bingo Showa» magia-ikuskizuna antolatu du, Social Antzokia, Basauri Kirolak eta Kultur Basauri laguntzaile dituela. Ekitaldia ZirtZart-en lokalean izango da (Autonomia kalea 3), abenduaren 20an (ostirala).

Bingoan, sari bereziak zozkatuko dira: kontsumo-bonuak (tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko), Basauri Kirolakerako urteko abonuak, Social Antzokiak programaturiko eskaintzetarako sarrerak… eta sorpresa-opariak, besteak beste. Horrez gain, magia-espektakulu parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroaz gozatzeko aukera izango dute etorritakoek, Blueren eskutik.

Sarrera doakoa izango da, baina toki-kopurua mugatua da. Gonbidapenak eskuragarri izango dira abenduaren 16tik 19ra bitartean, Gazte Informazio Bulegoan (10:00-19:00). Sarrera lortzeko, derrigorrez aurkeztu beharko da «ZirtZart Bazkidea» txartela, edo zerbitzu horretan altan emanda egon. Gonbidapen guztiak banatu ezean, interesdunek, bazkide izan edo ez, aukera izango dute egunean bertan areto nagusira sartzeko; horretarako sarrerak ZirtZart-en eskuratu ahalko dira, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Ikuskizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta, aretora sartzeko, etorritakoek sarrera aurkeztu beharko dute, nahitaez. Ateak ordu laurden lehenago irekiko dira, hots, 18:45ean.

Abendua txiki<<GAZTEGUNEKO ABENDUKO PROGRAMAZIOAZ>>

 

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hil honetan jarduera batzuk antolatu ditugu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko gaztegunean izango dira, Autonomia kaleko lokal berrian.

Uda Gazten parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.

Hona hemen egitarauaren laburpentxoa:

Abenduak 1 – Euskararen eguna: ZirtZart Txokoa.

Abenduaren 1ean ZirtZart txokoa (gure errezetak) tutorialen lehiaketa egingo dugu, ZirtZarteko gaztegunean euskararen eguna ospatzeko.

Izena taldeka eman beharko duzue (4 pertsona gehienez) eta eskegitzen ditugun errezeten artean bat aukeratu beharko duzue. Hori whatsappen bidez edo ZirtZarten bertan egin dezakezue. Apuntatzeko epea azaroaren 22an zabalduko da.

Abenduaren 1ean errezeta horiek prestatu eta euskaraz grabatu beharko dituzue, tutorial baten formatuan. (Osagai guztiak eta sukaldatzeko gailuak emango dizkizuegu, mugikorra bakarrik ekarri beharko duzue).

Hilabetean zehar – Dekorazioa: ZirtZarteko gaztegunea hilabetean zehar elkarrekin dekoratuko dugu.

Abenduak 28 – Jarduera berezia:

Aktibitate berezia Askabide elkartearekin aurrera eramango dugu gure gorputza eta erlazioekin zerikusia dituzten gai garrantzitsuak landuz eta zuek dauzkazuen kexketara egokituz.

Abenduak 23, 26, 27, 30 eta urtarrilak 2 eta 3 – Gabon Gazte:

Denera, sei egunetako eskaintza dugu hau. Abenduaren 23an hasita, parte hartzaileek programazio berezia izango dute baita 26an, 27an, 30ean eta baita urtarrilaren 2an eta 3an ere. «Gabon Gazte» campusari dagokionez, goizeko 11:00etatik aurrera bi orduko iraupena izango du eta bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira. 

- EMAN IZENA -

cartel taller DEFINITIVO txikia<<Tailerra: Hezkuntza afektibo-sexuala>>

Tailerra zuzenduta dago hezitzaileei, begiraleei, psikologoei, ikasleei eta giza sexualitateari eta pertsonen arteko harremanei buruzko ezagutzak handitzeko interesa duen edonori. Bere helburu nagusia da ezagutzera ematea hainbat testuingurutan garapen afektibo-sexual osasungarria sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak, arreta berezia jarriz ingurune digitalei.

Adostasuna, mugak, eta zenbait aplikazio eta gailuren ahultasunak eta sendotasunak landuko dira, besteak beste.

Hezitzailea: Virginia Aranburu (Askabide elkartea)

Jardueraren data: abenduak 13

Prezioa: doan

Izena emateko azken eguna: abenduak 10 (asteartea)

Izena emateko modua: online edo aurrez aurre

 

                                                                                                                                           - EMAN IZENA -

<<ZIRTZART TXOKOA (gure errezetak)>>

 

Abenduaren 1ean ZirtZart txokoa (gure errezetak) tutorialen lehiaketa egingo dugu, ZirtZarteko gaztegunean euskararen eguna ospatzeko.
Izena taldeka eman beharko duzue gaztegunean (4 pertsona gehienez) eta eskegitzen ditugun errezeten artean bat aukeratu beharko duzue. Hori whatsappen bidez edo ZirtZarten bertan egin dezakezue. Apuntatzeko epea azaroaren 22an zabalduko da.

Abenduaren 1ean errezeta horiek prestatu eta euskaraz grabatu beharko dituzue, tutorial baten formatuan. (Osagai guztiak eta sukaldatzeko gailuak emango dizkizuegu, mugikorra bakarrik ekarri beharko duzue).

Euskararen egunean, abenduaren 3an, sari banaketa egingo da gaztegunean arratsaldeko 18:00etan. Sariak hauek izango dira:

- Tutorial sortzaileena:
Originaltasunagatik eta gaia aurkezteko modu berritzaileagatik nabarmentzen den tutoriala.

- Tutorial praktikoena:
Eguneroko bizimoduan aplikatzeko tutorial erabilgarri edo errazena.

- Euskara saria:
Hizkuntzaren erabilera zuzen, arin eta naturalena duena.