Otsaila txikitxiki                    <<GAZTEGUNEKO OTSAILEKO EGITARAUA>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu hilabete honetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugun jarduerak guztiz doan izango dira.

 

Hilabetean zehar – Karnabaserako dekorazioa.

Karnabas jairako dekorazioa Gaztegunean prestatuko dugu. Pasatu hemendik tartetxo bat duzunean zure aletxoa emateko.

Otsailak 9: Tik-Tok errezetak.

Tik-tokeko errezeta ospetsuenak, crumbl cookieak eta Dubaiko txokolatea, prestatuko ditugu (edo behintzat saiatuko gara).

Otsailak 15: Switch-eko lehiaketa handia.

Nintendo Switch-eko lehiaketa handia egingo dugu, parte hartu nahi baduzu ekarri zure mugikorra. Bukatzean askari bat izango dugu.

Otsailak 21-23: pantailarik gabeko asteburua.

2025ean, hilean asteburu bat emango dugu pantailarik gabe, Gaztegunea pantailarik eta bideojokorik gabeko gune bihurtzeko. Asteburu horretan, mahai-jokoak, eskulanak, arte-plastikoak eta mugimendu-jolasak sustatuko ditugu.

Martxoak 2: Karnabaseko  jaia

Martxoaren lehenengo igandean, Karnabas jaia ospatuko dugu19:00etatik 21:00etara ordutegian, Basauriko Social Antzokian.