01 Finalistak eta irabazleak

<<Ben Santana, Rockeinen 12. edizioaren sari nagusiaren irabazlea>>

 

-Monday Potions Hego Uribeko talderik onena izendatu dute, Maialen Ibarrak euskarazko artistarik onenari saria irabazi du eta Edgar Allan Pop bikoteak, Eskarabilera saria

 

-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 16an, eta 273 gonbidapen banatu ziren

Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotar gaztea izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 12. edizioaren sari nagusiaren irabazlea. Iragan larunbatean, azaroaren 16an, izandako finalean Edgar Allan Pop eta Galderri gailendu zitzaion. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Lova Lois (2023), Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Hego Uribeko talderik oneni saria Monday Potions-ek irabazi du, Eneko Peña buru eta Etxebarri, Bilbo eta Santurtziko kideak dituen proiektua. Euskarazko artistarik onena Maialen Ibarra basauriarra izan da, Hego Uribeko kategoriako finalista ere bazena; eta Edgar Allan Pop, Beatriz Álvaro arabarrak eta Jaime Buenaventura madrildarrak osatutako bikoteak, eraman du Eskarabilera saria.

Edizio honetako epaimahai profesionala ondoko pertsonek osatu dute: Nara Pinto (Primavera Sound festibalean promotore); Jon Agirrezabalaga (El Tigre Studios-en ekoizle eta soinu-ingeniar eta musikari eta konpositore); Anne Salazar (BIME Live festibalaren koordinatzaile eta artisten kontratazioaren arduradun); Iker Bárbara (MondoSonoro musika-komunikabidearen Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzaile); eta Jon Zugazagoitia (Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia).


Social Antzokiak 273 gonbidapen banandu zituen iragan larunbateko finalerako (2022an, 170 eta 2023an, 204). Kontzertuak Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile

2014: 105 parte-hartzaile

2015: 95 parte-hartzaile

2016: 110 parte-hartzaile

2017: 129 parte-hartzaile

2018: 135 parte-hartzaile

2019: 146 parte-hartzaile

2020: 169 parte-hartzaile

2021: 179 parte-hartzaile

2022: 188 parte-hartzaile

2023: 191 parte-hartzaile

2024: 195 parte-hartzaile

Lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, jasotako proposamenak berritzeko gaitasunak (%30, proiektu berriak 2023arekiko), proposamen hauen kalitateak eta parte-hartzen duten artisten gaztetasunak erakusten dutenez.

 

ROCKEIN 2024 SARIAK:

 

Kategoria nagusiko irabazlea: Ben Santana

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Hego Uribeko artistarik onena: Monday Potions

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Euskarazko artistarik onena: Maialen Ibarra

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Eskarabilera saria: Edgar Allan Pop

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

 

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da, Basauriko Udalak antolatuta. 2024an, bederatzigarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 195 artistek eman dute izena.

 

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

X: @rockeinrock

 

Gabonetako Campusak TXIKIZirtZart Basaurik «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak eskainiko ditu 2024ko Gabonetan

  • 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Gabon Gazte goizez eta Tekno STEAM arratsaldez

 

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean.  Hain zuzen ere, «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak izango dira.

Denera, sei egunetako eskaintza dugu hau. Abenduaren 23an hasita, parte hartzaileek programazio berezia izango dute baita 26an, 27an, 30ean eta baita urtarrilaren 2an eta 3an ere. «Gabon Gazte» campusari dagokionez, goizeko 11:00etatik aurrera bi orduko iraupena izango du eta bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira, besteak beste. «Tekno STEAM» campusa arratsaldeko 17:00etatik aurrera hiru orduko iraupena izango du eta hemen teknologia-jarduerak landuko dira eta zenbait erronka ebatzi beharko dituzke ikasleek robotika hezitzailearen bidez – Biak Zirtzart-en egingo dira,hau da , Autonomia kaleko 3. zenbakian.

Interesdunek azaroaren 11tik abenduaren 11ra bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Plaza kopurua mugatua denez, horiek esleitzeko orduan «ZirtZart Bazkide» txarteladunek izango dute lehentasuna.

Bi eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez «Gabon Gazte» campusa 26€ kostatuko da, eta «Tekno STEAM» campusa 41€. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.

- EMAN IZENA -

 

Azaroa txikia<<AZAROA>>

 

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hil honetan jarduera batzuk antolatu ditugu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko gaztegunean izango dira, Autonomia kaleko lokal berrian.
Irteeran eta ping-pong lehiaketan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
Hona hemen egitarauaren laburpentxoa:
Azaroak 10 – Irteera Funboxera: Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak FUNBOXera joateko irteera antolatu du, azaroaren 10ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
Funbox Barakaldon kokatutako espazio puzgarria da, munduko parke puzgarririk handiena . 4000m² ditu, eta 10 jolas-eremu dauzka jauzi egiteko guneekin konektatuta. INFO+ Zirtzarteko web orrialdean.

Azaroak 16 – Ping-Pong lehiaketa: Ping-pong-ean trebea al zara? Hurbildu gaztegunera lehiatzera. Izena emateko pasa zaitez gaztegunetik azaroaren 15era arte. Ordutegia 18:00-20:00.

Azaroak 23-25 – Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna:
Genero-indarkeriari buruzko gogoeta egingo dugu hainbat jardueraren bidez, asteburu osoan zehar.

Azaroak 30 – Pelikula: Elkarrekin aukeratutako gaiarekin lotuta dagoen pelikula batez gozatuko dugu, eta bukatzean filmari buruzko eztabaida sortuko dugu.

Funbox txikia<<Irteera Funboxera, azaroaren 10ean, ZirtZart Basaurik antolatuta>>

Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak FUNBOXera joateko irteera antolatu du, azaroaren 10ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
Funbox Barakaldon kokatutako espazio puzgarri iragankorra da, munduko parke puzgarririk handiena da. 4000m²-ko tamaina du eta 10 jolas eremu dauzka jauzi egiteko eremuekin konektatuta daudenak.

Joan-etorria metroz egingo dugu. Ordutegia: gazteek goizeko 10:30ean egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro geltokian, eta eguerdiko 13:30ean itzuliko gara leku berera.
Aktibitateak 20 €-ko salneurria du, gazte txartelarekin 16 €-koa eta ZirtZarteko bazkidea izanda, 14 €-koa.
Jarduera horretarako arropa erosoa eta BARIK eramatea aholkatzen dugu.
Plazak mugatuak dira, eta kopurua gaindituz gero, izen-emate ordena hartuko dugu kontuan. Izena emateko azken eguna urriaren 31a izango da.

EMAN IZENA

Ben Santana, Edgar Allan Pop eta Galder, Rockeinen 12. edizioko kategoria nagusiko finalistak

- La Nevera Vacía, Maialen Ibarra eta Monday Potions dira Hego Uribeko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak

-Finala azaroaren 16an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da

Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop), iaz ere finalista kategoria nagusian; Edgar Allan Pop bikotea, Beatriz Álvaro arabarrak eta Jaime Buenaventura madrildarrak osatua; eta Galder, Galder Izagirre irundarraren bakarkako debuta, Berri Txarrak, Kuraia edo Dut bezalako euskal rock talde handien bateria jole ohia, dira Rockeinen 12. edizioko sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak ondokoak izango dira: La Nevera Vacía, Etxebarriko kide bat duen pop-rock laukotea; Maialen Ibarra basauriar gaztea, duela gutxi ‘Nire egia zuen ezpainetan’ bere lehen EPa aurkeztu zuena; eta Monday Potions, Eneko Peña buru eta Etxebarri, Bilbo eta Santurtziko kideak dituen proiektua, laukote formatuan berpizten dena, musika proposamen eklektiko batekin, pop barrokotik art rockera nabigatzen duena. Horiek guztiek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Gainera, Edgar Allan Popek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango du, eta Galderrek eta Maialen Ibarrak, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Finala azaroaren 16an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.