JAILLOWEEN festa, urriak 31, Basauriko Social Antzokian

Prest zaudete beldur handiko jaian murgiltzeko? Aurtengoa JAILLOWEEN festa ospetsuaren zazpigarren edizioa izango da. Gorde ezazu urriaren 31ko arratsaldea, 19:00etatik 21:00etara, eta etor zaitez BASAURIKO SOCIAL ANTZOKIRA, gurekin Halloween gaua ospatzera. Sabela hutsik etortzea gomendatzen dizugu; izan ere, arratsaldean zehar jateko eta edatekoa izango ditugu.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzue. Hori lortzeko, pasa zaitezte Social Antzokitik (leihatilan edo online) edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik . Sarrerak 2€ balioko du urriaren 30a baino lehenago erosten baduzue, eta 3€ jaiaren egunerako utziz gero.

Arratsaldea opariz eta sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ-a ariko da giroa animatuz. Zatozte, mozorro itzela jantzita! Ez ahaztu aurtengo gaia ”beetlejuice” film berria izango dela! Zuen zain izango gara!

SARRERAK EROSI

urriko kartela zuzenduta 2024 plantilla<<URRIA  ZIRT-ZARTeko gaztegunean>>

 

Hilabete honetan, Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzuak ekintza batzuk eskainiko dizkie 12-17 urte bitarteko gazteei.  Urrian zehar, dekorazio zein sukaldaritza tailerrak izango  ditugu, baita Jailloween festa ospatu ere.

Tailerrak gaztegunean izango dira; Jailloween festa, aldiz, Basauriko Sozial Antzokian.

Gazteguneko ekintzetarako ez da beharrezkoa izena aurretiaz ematea, baina toki kopurua mugatua izango da. Hala ere, beharrezkoa da  Jailloween festarako sarrerak eskuratzea.

Jarraian, gure egitarauaren laburpentxoa: 

-Jailloween dekorazioa-Urriaren 4an hasiko gara eta festa egunerarte jarraituko dugu: ekintza honetan, Halloween festarako Beetlejuice pelikularen dekorazioa egingo dugu. Ordutegia: 18:00-20:00

-Pasta tailerra-Urriak 26: jarduera honetan, pasta egiten ikasiko dugu. Ordutegia: 18:00-20:00.

-Jailloween festa-Urriak 31: jaialdi hau Basauriko Sozial Antzokian ospatuko dugu. Gauza asko egongo dira: Janaria, edaria, DJ-ak, mozorroak…. Ordutegia

Abenduaren 14an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, «Asian Dance Contest» dantza lehiaketaren beste edizio bat egingo da

12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dantza lehiaketa abenduaren 14an, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart gazte Zerbitzuak antolatua.

Parte-hartzaileek nahitaez Asiako egileen jatorrizko koreografiak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko dituzte abestietan eta dantzetan. Lehiaketan kategoria bi bereizi dira: lehena, bakarlari moduan oholtza gainean dantzatzea, “backdancer”en laguntzarik gabe, eta bigarrena, taldekako koreografia lanak osatzea.

Dantza lehiaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman eta amaierako koreografiaren bideoa bidali beharko dute. Horretarako, ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunean eskura izango dituzte bai oinarriak, bai bete eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Dokumentu horiek zuzenean emateko aukera ere badago Basauriko Autonomia kaleko Gazte Informazio Bulegoan. Inskripzio epea urriaren 1etik (08:00) urriaren 27ra (23:59) bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak azaroaren 10era arte denbora izango du ebazteko eta egun horretatik aurrera finalistekin harremanetan jarriko da. Lehiaketaren sariak:

o Taldekako lehen sailkatua → 300 €
o Taldekako bigarren sailkatua → 200 €
o Bakarkako lehen sailkatua → 100 €
o Bakarkako bigarren sailkatua → 75 €

Saritu horietaz gain, publikoak aukera izango du beste talde bat eta beste bakarlari bat saritzeko. Horiek, hurrenez-hurren, 100 eta 25 euroko saria jasoko dute.

Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Ateak 18:15ean irekiko dira.

Izena emateko lotura, HEMEN
Lehiaketaren oinarriak, HEMEN

«Basauri Open Rubik txapelketaren hamabosgarren edizioa Basozelai Gizarte Etxean, azaroaren 9tik 10era»

Bueltan da, berriro ere, «Basauri Open Rubik» txapelketa internazionala Rubik Kuboaren Euskal Elkarteak antolatua eta Basauriko Udalaren laguntzarekin ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez. Hamabosgarren edizio hau azaroaren 9tik 10era bitartean izango da Basozelai Gizarte Etxean. Kuboaren Mundu Elkarteak (WCA) araututako txapelketa honetan adituak, zaleak eta jakin-mina dutenak batuko dira, berriro ere.

Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek aukera dute aldez aurretik izena emateko, Kuboaren Mundu Elkartearen (WCA) webgunearen bitartez. Parte hartu nahi dutenek inkripzioa zabalik izango dute irailaren 23tik aurrera (20:00). Lehiatzeko plaza kopuru mugatua dago. Beraz, baldin eta plaza guztiak betetzen ez badira, azaroaren 9an bertan inkripzioa egin ahalko dute, lehen orduan eta txapelketa hasi aurretik, inskripzioa egiteko Basozelai Gizarte Etxean bertan.

Publikoari dagokionez, sarrera dohakoa da areto nagusia bete arte.

GEOSANMI copia txikia<<GEOSANMI>>


"ZirtZart Basaurik makro altxorraren bila jarduera antolatu du irailaren 22an Basauriko San Migelen taldeka jokatzeko, Geocaching jarduera ezagunean oinarrituta"

“Altxorraren bila” jarduera irailaren 22an, igandea, egingo da San Migel auzo osoan zehar. Horretarako, taldeka parte hartuko dute, eta mugikor aplikazio bat erabili beharko dute jasotako koordenatuak bilatzeko. Goiz osoa musikaz girotua egongo da eta amaieran bazkaria eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei.

Jarduerak hurrengo ordutegia eta planteamendua jarraituko du:
- 10:00: San Migeleko frontoian parte hartuko duten guztiekin elkartuko gara, bertan taldeak osatuko dira (gutxienez 2 eta gehienez 5 pertsona) eta jokoa azalduko da.
o San Migeleko frontoia "kanpamendu nagusia" izango da. Horra itzuli beharko dute altxorretako bat aurkitzen duten bakoitzean.
o Altxor bakoitzean hauxe egongo da:
     - Plastikozko kutxa bat.
     - Agenda 1 (taldearen izena idazteko aurkitutakoan).
     - Zigilu 1.