01 Finalistak eta irabazleak

<<Ben Santana, Rockeinen 12. edizioaren sari nagusiaren irabazlea>>

 

-Monday Potions Hego Uribeko talderik onena izendatu dute, Maialen Ibarrak euskarazko artistarik onenari saria irabazi du eta Edgar Allan Pop bikoteak, Eskarabilera saria

 

-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 16an, eta 273 gonbidapen banatu ziren

Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotar gaztea izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 12. edizioaren sari nagusiaren irabazlea. Iragan larunbatean, azaroaren 16an, izandako finalean Edgar Allan Pop eta Galderri gailendu zitzaion. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Lova Lois (2023), Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Hego Uribeko talderik oneni saria Monday Potions-ek irabazi du, Eneko Peña buru eta Etxebarri, Bilbo eta Santurtziko kideak dituen proiektua. Euskarazko artistarik onena Maialen Ibarra basauriarra izan da, Hego Uribeko kategoriako finalista ere bazena; eta Edgar Allan Pop, Beatriz Álvaro arabarrak eta Jaime Buenaventura madrildarrak osatutako bikoteak, eraman du Eskarabilera saria.

Edizio honetako epaimahai profesionala ondoko pertsonek osatu dute: Nara Pinto (Primavera Sound festibalean promotore); Jon Agirrezabalaga (El Tigre Studios-en ekoizle eta soinu-ingeniar eta musikari eta konpositore); Anne Salazar (BIME Live festibalaren koordinatzaile eta artisten kontratazioaren arduradun); Iker Bárbara (MondoSonoro musika-komunikabidearen Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzaile); eta Jon Zugazagoitia (Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia).


Social Antzokiak 273 gonbidapen banandu zituen iragan larunbateko finalerako (2022an, 170 eta 2023an, 204). Kontzertuak Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu ziren.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile

2014: 105 parte-hartzaile

2015: 95 parte-hartzaile

2016: 110 parte-hartzaile

2017: 129 parte-hartzaile

2018: 135 parte-hartzaile

2019: 146 parte-hartzaile

2020: 169 parte-hartzaile

2021: 179 parte-hartzaile

2022: 188 parte-hartzaile

2023: 191 parte-hartzaile

2024: 195 parte-hartzaile

Lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, jasotako proposamenak berritzeko gaitasunak (%30, proiektu berriak 2023arekiko), proposamen hauen kalitateak eta parte-hartzen duten artisten gaztetasunak erakusten dutenez.

 

ROCKEIN 2024 SARIAK:

 

Kategoria nagusiko irabazlea: Ben Santana

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Hego Uribeko artistarik onena: Monday Potions

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Euskarazko artistarik onena: Maialen Ibarra

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

Eskarabilera saria: Edgar Allan Pop

-Kontzertua MAZ Basauri 2025 festibalean

 

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da, Basauriko Udalak antolatuta. 2024an, bederatzigarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 195 artistek eman dute izena.

 

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

X: @rockeinrock