<<ZIRTZART TXOKOA (gure errezetak)>>
Abenduaren 1ean ZirtZart txokoa (gure errezetak) tutorialen lehiaketa egingo dugu, ZirtZarteko gaztegunean euskararen eguna ospatzeko.
Izena taldeka eman beharko duzue gaztegunean (4 pertsona gehienez) eta eskegitzen ditugun errezeten artean bat aukeratu beharko duzue. Hori whatsappen bidez edo ZirtZarten bertan egin dezakezue. Apuntatzeko epea azaroaren 22an zabalduko da.
Abenduaren 1ean errezeta horiek prestatu eta euskaraz grabatu beharko dituzue, tutorial baten formatuan. (Osagai guztiak eta sukaldatzeko gailuak emango dizkizuegu, mugikorra bakarrik ekarri beharko duzue).
Euskararen egunean, abenduaren 3an, sari banaketa egingo da gaztegunean arratsaldeko 18:00etan. Sariak hauek izango dira:
- Tutorial sortzaileena:
Originaltasunagatik eta gaia aurkezteko modu berritzaileagatik nabarmentzen den tutoriala.
- Tutorial praktikoena:
Eguneroko bizimoduan aplikatzeko tutorial erabilgarri edo errazena.
- Euskara saria:
Hizkuntzaren erabilera zuzen, arin eta naturalena duena.