<<Tailerra: Hezkuntza afektibo-sexuala>>
Tailerra zuzenduta dago hezitzaileei, begiraleei, psikologoei, ikasleei eta giza sexualitateari eta pertsonen arteko harremanei buruzko ezagutzak handitzeko interesa duen edonori. Bere helburu nagusia da ezagutzera ematea hainbat testuingurutan garapen afektibo-sexual osasungarria sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak, arreta berezia jarriz ingurune digitalei.
Adostasuna, mugak, eta zenbait aplikazio eta gailuren ahultasunak eta sendotasunak landuko dira, besteak beste.
Hezitzailea: Virginia Aranburu (Askabide elkartea)
Jardueraren data: abenduak 13
Prezioa: doan
Izena emateko azken eguna: abenduak 10 (asteartea)
Izena emateko modua: online edo aurrez aurre