<<GAZTEGUNEKO ABENDUKO PROGRAMAZIOAZ>>
Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook hil honetan jarduera batzuk antolatu ditugu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko gaztegunean izango dira, Autonomia kaleko lokal berrian.
Uda Gazten parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
Hona hemen egitarauaren laburpentxoa:
Abenduak 1 – Euskararen eguna: ZirtZart Txokoa.
Abenduaren 1ean ZirtZart txokoa (gure errezetak) tutorialen lehiaketa egingo dugu, ZirtZarteko gaztegunean euskararen eguna ospatzeko.
Izena taldeka eman beharko duzue (4 pertsona gehienez) eta eskegitzen ditugun errezeten artean bat aukeratu beharko duzue. Hori whatsappen bidez edo ZirtZarten bertan egin dezakezue. Apuntatzeko epea azaroaren 22an zabalduko da.
Abenduaren 1ean errezeta horiek prestatu eta euskaraz grabatu beharko dituzue, tutorial baten formatuan. (Osagai guztiak eta sukaldatzeko gailuak emango dizkizuegu, mugikorra bakarrik ekarri beharko duzue).
Hilabetean zehar – Dekorazioa: ZirtZarteko gaztegunea hilabetean zehar elkarrekin dekoratuko dugu.
Abenduak 28 – Jarduera berezia:
Aktibitate berezia Askabide elkartearekin aurrera eramango dugu gure gorputza eta erlazioekin zerikusia dituzten gai garrantzitsuak landuz eta zuek dauzkazuen kexketara egokituz.
Abenduak 23, 26, 27, 30 eta urtarrilak 2 eta 3 – Gabon Gazte:
Denera, sei egunetako eskaintza dugu hau. Abenduaren 23an hasita, parte hartzaileek programazio berezia izango dute baita 26an, 27an, 30ean eta baita urtarrilaren 2an eta 3an ere. «Gabon Gazte» campusari dagokionez, goizeko 11:00etatik aurrera bi orduko iraupena izango du eta bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira.