<<Irteera Funboxera, azaroaren 10ean, ZirtZart Basaurik antolatuta>>
Zirt Zart Basauri Gazteria zerbitzuak FUNBOXera joateko irteera antolatu du, azaroaren 10ean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
Funbox Barakaldon kokatutako espazio puzgarri iragankorra da, munduko parke puzgarririk handiena da. 4000m²-ko tamaina du eta 10 jolas eremu dauzka jauzi egiteko eremuekin konektatuta daudenak.
Joan-etorria metroz egingo dugu. Ordutegia: gazteek goizeko 10:30ean egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro geltokian, eta eguerdiko 13:30ean itzuliko gara leku berera.
Aktibitateak 20 €-ko salneurria du, gazte txartelarekin 16 €-koa eta ZirtZarteko bazkidea izanda, 14 €-koa.
Jarduera horretarako arropa erosoa eta BARIK eramatea aholkatzen dugu.
Plazak mugatuak dira, eta kopurua gaindituz gero, izen-emate ordena hartuko dugu kontuan. Izena emateko azken eguna urriaren 31a izango da.