Urban Festa 2025 Kartela labur<< Basaurik URBAN FESTAren beste edizio bat egingo du 2025eko ekainaren 14an, larunbata >>

Datorren larunbatean, ekainaren 14an, eta Urban Festa dela eta, berriz ere beteko da kolorez, musikaz eta hiri-kulturaz Basozelai Gizarte Etxea, festa hau finkatuta dago dagoeneko Basauriko gazteen agendan.

Egun osoan zehar, hautatutako hogeita hamar artista inguruk lan egingo dute Gizarte Etxeko patioko hormetan. Artista  gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak dira. 11:00etatik 19:30era arte, graffitien zuzeneko erakustaldiaz gozatu ahal izango du publikoak. Jatorrizko sorkuntza hauek erabat aldatuko dute espazioa

Edizio honetako programazioaren barruan  publiko guztientzat pentsatutako doako jarduera batzuk: 12:00etan, grafiti-tailer parte-hartzaile bat hasiko da. Tailer horretan, egunean bertan izena eman ondoren, hiri-artearen teknika ikasi eta esperimentatu ahal izango da. 14:30etik 15:30era bazkaltzeko merezitako , eta, ondoren, jardunaldiari ekingo zaio berriro: 16:30etik 18:00etara mikrofono irekia. Artistei ahotsa emango zaie, beren talentua publikoarekin partekatu ahal izateko.

Arratsaldea “The Stylos” bataila delakoarekin amaituko da. Lehiaketa artistikoa 19:30etik 20:30era izango da, eta sormena, trebetasuna eta inprobisazioa izango dira protagonista.

Ekitaldi osoan zehar, funtsezko elementua izango da musika, DJ BIG SOUND BOYren saio jarraituari esker, zeinak hiri-erritmoekin girotuko baitu jardunaldia .

Sarrera Basozelai Gizarte Etxeko ate nagusitik izango  da, eta doakoa izango da jardueretan parte hartzea; hala ere, jarduera batzuetan egun berean eman beharko da izena, edukiera mugatua dutelako.

Basauriko Udalak antolatu du ekitaldia, ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuaren bidez, eta Aztarnak Muralismoren laguntza izan du.

Argibiderik nahi baduzu:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

  • : 944 666 430
  • Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus
  • Sare sozialak
    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
    • Twitter: @zirtzartbasauri
    • Instagram: @zirtzartbasauri · @urban_festa

Udaberri jaia txikia<<Gorde ezazu maiatzaren 31ko arratsaldea, 19:00etik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira gurekin Udaberriko jaia ospatzera>>

ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu maiatzaren 31n Social Antzokian egingo dugun Udaberri jaian parte hartzera.

Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online), edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik. Sarrerak 2 € balioko du martxoaren 2a baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaiaren egunerako utziz gero.
Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa berotzen. Hainbat tailer izango dira udaberriko giroa ospatzeko. Janaria ere ez da faltako; beraz, zatoz lagunekin gozatzera, dantza egitera eta giro bikainaz disfrutatzera!

<<GAZTEGUNEKO MAIATZAKO EGITARAUA>>

Maiatza copia txikia

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu hilabete honetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu, eta doan izango dira denak.

Maiatzak 10: GAZTE ASANBLADA Zure iritzia entzun nahi dugu! Zatoz Gaztegunean etorkizuneko jardueren proposamenak egitera, edo hobetzeko eta aldatzeko ideiak partekatzera.

Maiatzak 17: EUSKAL ASTEA – Mahai jokoen topaketa Gaztegunean euskarazko mahai-jokoetan jolasteko aukera izango duzue taldeka. Gainera, aurreko asteetan, eskuz egindako joko batzuk prestatu ahal izango dira jardunaldian erabiltzeko.

Maiatzak 24: SUKALDARITZA Taldean errezeta bat prestatuko dugu eta ondoren elkarrekin azkalduko dugu. Zein errezeta egingo dugun maiatzaren 10eko asanbladan erabakiko dugu!

Maiatzak 31: UDABERRI JAIA Basauriko Social Antzokian ospatuko dugu jaia, 19:00etatik 21:00etara. 12-17 urte bitartekoentzat zuzenduta, sarrera 2€ kostatuko da aurretik eta 3€ egunean bertan. Bertan merienda eta hainbat tailer egongo dira.

<<Rockeinen 13. edizioak ekainaren 26ra arte ireki du izena emateko epea eta Bizkaia Saria gehitu du>>

-Bizkaiko Foru Aldundia lehiaketaren erakunde laguntzaile izatera bueltatu da eta Bizkaiko artistarik onena sarituko da, EP profesional bat grabatuta eta MAZ Basaurin kontzertu bat emanda

-Finala azaroaren 1ean izango da Basauriko Social Antzokian

-Ben Santanak, 2024ko kategoria nagusiko irabazleak, prentsaurrekoan aurkeztu ditu sariaren ondoriozko EPa eta bideoklipa

Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa antolatu du hamahirugarren urtez jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.

Izena emateko epea gaur hasi eta ekainaren 26ra arte egongo da zabalik. Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 1ean, larunbatez. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2025eko edizioko artista irabazleak.

Hamahirugarren edizio honek berrikuntza bat dakar. Bizkaiko Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, lehiaketaren erakunde laguntzaile izatera bueltatu da. Ondorioz, Bizkaia Saria sortu da, Bizkaiko artistarik onenak Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatzea eta 2026ko MAZ Basauri festibalean aritzea ekarriko duena. Gainerako sariak ez dira aldatzen 2024ko edizioarekiko.

Iazko irabazleak, Ben Santanak, ‘Prólogo’ izeneko EPa eta ‘Ay mi nena / Créditos finales’ abestiaren bideoklipa aurkeztu ditu gaurko prentsaurrekoak, jasotako sariaren ondorioz ekoiztutakoak biak.

Rockeinek 2013an ekin zion bere ibilbideari, talentu musikal berria detektatzeko eta sustatzeko Basaurin antolatutako aurreko beste lehiaketa batzuen lekukoa hartuz. Aurreko egitasmoetako sariei hilabete batzuetako laguntza profesionala gehitu zien, artistei amateurismotik sektore profesionalerako jauzia esploratzea errazteko. Urteen poderioz, Rockeinen sariak hobetzen joan dira, eta lehiaketak MAZ Basauri musika-zikloarekin duen lotura finkatu da, biak ere Basauriko Udalak sustatuak.

"Rockeinek bederatzi urte jarraian daramatza parte hartze-errekorra hausten, izena emandako proiektuen berritze-tasa %30 ingurukoa izanik. 2024an 195 artistak eman zuten izena. Lehiaketatik Sara Zozaya, Silitia, Lova Lois edo gaur gurekin dagoen Ben Santana bezalako irabazleak atera dira, eta euren karrerei proiekzio profesional handiagoa ematea lortu dute, sektore gogor eta zail batean.

Rockeinen 13 urteko ibilbidearen datuek eta parte-hartzaileen kalitateak lehiaketa erreferentziala bihurtu dute Euskal Herriko artista berrien artean.

Iaz proiektua indartu genuen, tokiko kategoriaren estaldura Hego Uribe osora zabalduz eta sari hori hobetuz. Era berean, musikaren sektorean emakumeen parte-hartzea sustatzearen aldeko apustua egin da, Marienearekin elkarlanean egindako ekitaldi baten bidez.

2025ean beste urrats bat emango dugu musika-talentu berria sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzari esker Bizkaia Saria gehituta”, adierazi du prentsaurrekoan Asier Iragorri Basauriko alkateak.

Bestalde, Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, honakoa nabarmendu du: "Rockeinek artista bizkaitarrak barneratzen dituzten musika-proiektuen ordezkaritza zabala du, azken urteotan parte-hartzaile guztien %60 eta %70a artean egon dena. 2024an euskarazko artistaren onenari saria irabazteko 55 hautagai izan ziren. Lehiaketak, era berean, emakumeak musika- sorkuntzara eta zuzeneko musikaren sektorera erakartzeko politikak aplikatzen ditu.

Horri lehiaketaren komunikazio-inpaktua gehitu behar zaio, urtean ehun bat agerraldi inguru lortzen baititu komunikabideetan; eta bere hurbiltasuna, doako sarbidea duen final batekin eta irabazleentzako aholkularitzarekin, mundu profesionalarekin izango duten lehen hartu-emanean laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailetik beharrezkoa iruditu zaigu Rockein laguntzea, Bizkaia Saria lehiaketara gehituz".

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
-Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izatea, gutxienez.
-Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko: Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.
-Bizkaia saria eskuratu ahal izateko: Bizkaian erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.
-Eskarabilera saria eskuratu ahal izateko: taldeko kideen %50a gutxienez emakumeak izatea.
-Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.
-Izena emateko unean ez izatea disko bat baino gehiago argitaratuta, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.
-Abestiak originalak izatea.

-Musika-estilo guztiak onartzen dira
-Aurretik Rockeinen izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, baldin eta aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.

JOKOAN DAUDEN SARIAK:

Kategoria nagusiko artistarik onena
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Hego Uribeko artistarik onena
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Bizkaia saria
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Euskarazko artistarik onena
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Eskarabilera saria
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean

OINARRIAK · IZENA EMATEKO ORRIA

- EMAN IZENA -

Euskal astea txikia<<MAHAI JOKOEN TOPAKETA – “Jolasean ere, ahobizi eta belarriprest”>>

12 eta 17 urte bitartean dituzu? Mahai jokoetan jolastea gustuko duzu? Maiatzaren 17an, 18:00etatik 21:00etara, ZirtZarteko Gaztegunean ospatuko dugu euskarazko mahai-jokoen topaketa handia !

- Taldeak osatuko ditugu, eta 15-20 minutuko partida laburretan, joko ezberdinetan parte hartuko duzue.

- Ez dituzue arauak zertan jakin ! Joko bakoitzean azalpenak emango dizkizuen pertsona bat egongo da.

- Taldeak jokoaren arabera mugituko dira, eta horrela arratsaldea dinamikoagoa eta dibertigarriagoa izango da.

Gainera, aurreko asteetan, zenbait joko eskuz egiteko aukera egongo da Gaztegunean, gero topaketan erabiltzeko.

Arratsaldean zehar, joko batzuk zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

Eta bukatzeko... Askaria guztiontzat!

Plaza mugatuak. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

- EMAN IZENA -