thumbnail Izena eman 2025<<FESTIBAS 2025>>

Banden Jaialdia antolatuko da, Basaurin, egun bat eskaintzeko herriko musika bandei eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-geletako erabiltzaileei.

Basauriko Udalak antolatzen du «Festibas». ZirtZartek, Basauriko Udalaren gazte zerbitzuak, izen-emateak jasoko ditu 2025eko uztailaren 21etik  irailaren 5era bitartean. Antolatzaileek, banda batzuk hautatuko dituzte, 2025eko urriaren 12n Basauriko San Fausto jaietan zuzenean jotzeko.

  • Baldintzak:
    • Parte hartzen duten banden kideetako bat, gutxienez, Basaurin bizitzea; bestela, beharrezkoa izango da aurreko hiru ikasturteetan edo aurten (2022, 2023, 2024 edo 2025ean) entseguak egin izana Basozelai Gizarte Etxeko lokaletan.
    • Gutxienez taldeko kideen erdia 12 urtetik gorakoak izatea.
    • Musika estilo guztiak onartuko dira.
  • Izena ematea:

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek izena emateko orria bete beharko dute (ZirtZart zerbitzuaren webgunean egongo da eskuragarri; harremanetarako telefono zenbakia: 944 666 430), eta irailaren 5a baino lehenago bidali beharko dute This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera, bandaren deskribapenarekin (doc, docx edo pdf formatuan) eta taldeko kideetako baten NANaren fotokopiarekin edo errolda-agiriarekin batera, beraren jatorria egiaztatzeko (bandak ez badu entsegurik egin 2022tik hona Gizarte Etxeko lokaletan). 12-15 urte bitarteko kiderik badago taldean gurasoen edo legezko tutorearen baimena eta NANaren argazkia aurkeztu beharko dute ere.

  • Bandak hautatzea:

Izena eman duten banda guztietatik antolatzaileek hautaketa egingo dute, urriaren 12an zuzenean Basaurin jotzeko, Mojaparte plazan. Zenbat bandak parte hartuko duten antolatzaileek aldatu ahalko dute euren irizpideen arabera. Taldeko kideren batek 12 eta 15 urte bitartean baditu, legezko tutoreen baimena eta NANaren argazkia ere aurkeztu beharko ditu.