GAZTEGUNE IBILTARIA txiki«Gaztegune Ibiltaria» programaren jarduera berriak

Basauriko Udalak jarraitzen du Basauriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei topagune eta aisialdi hezitzaileko espazioak eskaintzen, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bidez eta Kultur Basaurirekin elkarlanean.

Ildo horretan, «Gaztegune» Zerbitzua luzatu egingo dute, bere bertsio ibiltariarekin: «Gaztegune Ibiltaria», zeina San Migeleko (Taberna Nagusia) eta Basozelaiko (Basozelaiko Gizarte Etxea) auzoetara iritsiko baita.

Zer berrikuntza ditu?

Berrikuntza nagusi gisa, programak euskaraz eskainitako jarduera sortzaile eta dinamikoak izango ditu, larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara, aipatutako auzoetan, txandaka.

Jarduerak formatu dinamiko eta parte-hartzaile batean oinarrituko dira, eta zenbait alor landuko dituzte:

  • Eskulanen alorreko teknika sortzaileak, irudimena garatzeko eta etxera oroigarri fisiko bat eramateko.
  • Mugimendu-jokoak eta talde-dinamikak, talde-lana eta dibertsioa sustatzeko.
  • Tailer praktiko eta esperimentalak, saio bakoitza esperientzia paregabea izan dadin.

Ikasteko, sortzeko eta lagunekin disfrutatzeko espazio atsegina eta hurbila!

Parte hartzeko, beharrezkoa da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 7 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko ostegunean amaituko da.

Gazteek izena eman ahalko dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3, astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00 bitartean, eta, ostiraletan, 09:00-17:00 bitartean).

Informazio gehiago, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
📞 Tel.: 944 666 430
📩 Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
🌐 Webgunea: zirtzart.basauri.eus

📲 Sare sozialak:
- Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
- Twitter: @zirtzartbasauri
- Instagram: @zirtzartbasauri

Apirila txiki

"GAZTEGUNEKO APIRILEKO EGITARAUA"

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu hilabete honetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu, eta doan izango dira denak.

Apirilak 5: «KANTARAOKEA»

Abestea eta ondo pasatzea gustuko baduzu, ezin duzu jarduera hau galdu! Zatoz lagunekin karaokeaz gozatzera, non musika eta dibertsioa izango diren protagonistak.

Apirilak 12: TIKTOK argia DIY

Zure bideoen argiztapena hobetu nahi baduzu, jarduera hau zuretzat da! Argi-uztaia egiten ikasiko dugu, gure TikTokak eta argazkiakinoiz baino distiratsuagoak izan daitezen.

Apirilak 26: KOLORETAKO ARRAUTZA (ginkana)

Presta zaitez zure sormena eta abilezia frogatzeko! Erronkak gainditu beharko dituzu, koloretako arrautzak bilatzen eta apaintzen dituzun bitartean. Ez galdu aukera!

Martxoa txikia<<Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu hilabete honetan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu jarduerak guztiak>>

Martxoak 2: Karnabaseko jaia
Martxoaren lehenengo igandean, Karnabas jaia ospatuko dugu, 19:00etatik 21:00etara, Basauriko Social Antzokian.

Martxoak 8: ZirtZarteko IRLA («Tentazioak eta iraultzak»)

Aurtengo M8an, murgildu zaitez reality batean non arauak bidegabeak diren eta zuk bakarrik alda ditzakezun! Deszifratu kodeak, hautsi estereotipoak eta berridatzi historia. Ausartuko zara sistema hackeatzera? Eman izena Zirtzarteko web-orrialdean.

Martxoak 15-16: pantailarik gabeko asteburua
2025ean zehar, hilean asteburu bat emango dugu pantailarik gabe, Gaztegunea pantailarik eta bideojokorik gabeko gune bihurtzeko. Asteburu horretan, mahai-jokoak, eskulanak, arte-plastikoak eta mugimendu-jolasak sustatuko ditugu.

Martxoak 23: irteera Zirkozaurrera

Irteera Zirkozaurrera, martxoaren 23an, ZirtZart Basaurirekin, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, zirkuko akrobaziak eta orekak esploratzeko. Eman izena ZirtZarteko web-orrialdean.

Martxoak 30: zinema

Hilabetean zehar, zuen proposamenak batu, eta, guztion artean, pelikula bat aukeratuko dugu, hilabetearen bukaeran elkarrekin ikusteko eta komentatzeko.

<<IKASTAROA: Enplegu bilaketa Adimen Artifiziala aplikatuz>>

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteek enplegua bilatzeko gaitasunak hobetzeko aukera izango dute, Nerbioi-Ibaizabal Gaztedik antolatutako doako eta online tailerrei esker. Otsailean egingo diren saio hauek, ordubete eta erdiko iraupena izango dute, eta lan-merkatuan nabarmentzeko tresna garrantzitsuak eskainiko dituzte. Adimen artifiziala lan-mundua eraldatzen ari da, CV-ak optimizatzetik lan-aukerarik egokienak identifikatzera arte. Tailer hauetan, parte-hartzaileek tresna berritzaileak erabiliz beren hautagaitzak hobetzen eta lan-aukera gehiago lortzen ikasiko dute.

📅 Data eta ordutegi malguak
💻 Online
🎓Doan

Praktikotasuna eta erabilgarritasuna ardatz dituzten saio hauek enplegu-bilaketa eraginkorrago bat egiteko gakoak eskainiko dizkiete gazteei. Izen-emate epea zabalik dago jada, eta www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunearen bidez egin daiteke. Plaza mugatuak dira, eskualdeko gazteak lehentasuna izango dute. Parte-hartzeko formularioa betetzea beharrezkoa da.

IZENA EMAN!

«Irteera Zirkozaurrera, martxoaren 23an, ZirtZart Basaurik antolatuta»


zirko txikiZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak ZIRKOZAURREra joateko irteera antolatu du, martxoaren 23an, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
Zirkozaurren, zirkuko zenbait diziplina landuko ditugu, hala nola akrobaziak eta orekak.
Joan-etorria metroz egingo dugu: gazteek goizeko 10:00etan egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro-geltokian, eta eguerdiko 14:00etan itzuliko gara leku berera.

Jarduerak 22 €-ko salneurria du. Gazte Txartelarekin, 17,6 € izango dira, eta ZirtZarteko bazkidea izanda, 13,20 €.

Arropa erosoa eta BARIK txartela eramatea aholkatzen dugu.

Plaza-kopurua mugatua da, eta, gaindituz gero, izena emateko hurrenkera hartuko dugu kontuan. Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da.

EMAN IZENA