<<Reeler, Rockeinen 13. edizioaren sari nagusiaren irabazle>>

 Rockein ganadores-Silkat Hego Uribeko talderik onena izendatu dute; Alas Glowk Bizkaia saria irabazi du; Marmitako Trap Bandak euskarazko artistarik onenari saria; eta Laztana Laztanak, Eskarabilera saria

 

-Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 1ean, 395 gonbidapen banatu ziren eta giro oso ona izan zen Social Antzokian

Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea, Bizkaiko, Poloniako, Ingalaterrako eta Irlandako musikariek osatua, izan da Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 13. edizioaren sari nagusiaren irabazlea.

Iragan larunbatean, azaroaren 1ean, izandako finalean Azeituna con Huesos eta Keax taldeei gailendu zitzaion. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Ben Santana (2024), Lova Lois (2023), Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Hego Uribeko talderik onenari saria Silkat-ek irabazi du, indie rock hirukotea, Bilbo eta Galdakaoko musikariekin eta The Cure edo Radiohead taldeen eraginekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz ematen den Bizkaia saria Alas Glow-rentzat izan da, pop, eletronika, R&B eta rapa bezalako generoak uztartzen dituen abeslari eta pianojole bilbotarra. Euskarazko artistarik onena Marmitako Trap Banda, urban-rap proiektua izan da; eta Laztana Laztanak, elektronika beste genero batzuekin fusionatzen dituen euskarazko proiektuak, eraman du Eskarabilera saria.

Edizio honetako epaimahai profesionala ondoko pertsonek osatu dute: Nara Pinto (Primavera Sound festibalean promotore); Jon Agirrezabalaga (El Tigre Studios-en ekoizle eta soinu-ingeniar eta musikari eta konpositore); Ibone Iza (BIME Pro-ko edukien arduraduna); Iker Bárbara (MondoSonoro musika-komunikabidearen Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzaile); eta Jon Zugazagoitia (Basauriko Udaleko Gazteria, Kirol eta Informatika zinegotzia).


Social Antzokiak 395 gonbidapen banatu zituen finalerako (2022an, 170; 2023an, 204; 2024an, 273) eta oso giro ona izan zen kontzertu guztietan zehar. Finala iragan larunbat gauean izan zen eta Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu zen.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

2013: 85 parte-hartzaile

2014: 105 parte-hartzaile

2015: 95 parte-hartzaile

2016: 110 parte-hartzaile

2017: 129 parte-hartzaile

2018: 135 parte-hartzaile

2019: 146 parte-hartzaile

2020: 169 parte-hartzaile

2021: 179 parte-hartzaile

2022: 188 parte-hartzaile

2023: 191 parte-hartzaile

2024: 195 parte-hartzaile

2025: 196 parte-hartzaile

Lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, jasotako proposamenak berritzeko gaitasunak, proposamen hauen kalitateak eta parte-hartzen duten artisten gaztetasunak erakusten dutenez.

ROCKEIN 2025 SARIAK:

 

Kategoria nagusiko irabazlea: Reeler

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2026 festibalean

Hego Uribeko artistarik onena: Silkat

-Bideoklip profesional bat grabatzea

-Kontzertua MAZ Basauri 2026 festibalean

Bizkaia saria: Alas Glow

-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

-Kontzertua MAZ Basauri 2026 festibalean

Euskarazko artistarik onena: Marmitako Trap Banda

-Kontzertua MAZ Basauri 2026 festibalean

Eskarabilera saria: Laztana Laztana

-Kontzertua MAZ Basauri 2026 festibalean

 

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da, Basauriko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz. 2025ean, hamargarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 196 artistek eman dute izena.

 

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

X: @rockeinrock