txikia FB INSTA POST<<Larunbat honetan, azaroaren 1ean, Azeituna con huesos, Keax, Reeler, Jaimones, Kruddö eta Silkat, Rockeineko finalean>>

-Finala Basauriko Social Antzokian izango da. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin.

Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Basauriko Social Antzokian, Basauriko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz, antolatu eta Euskadiko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzendutako Rockein musika-lehiaketaren 13. edizioaren finala izango da.

Azeituna con Huesos talde gipuzkoarra (elektronika, popa, jazza); Keax hirukote bizkaitarra (The Owl Project taldeko kide ohiak, LCD Soundsystem edo Ratatat bezalakoen eraginekin); eta Bilbon egoitza duen Reeler rock alternatiboko laukotea, Bizkaiko, Poloniako, Ingalaterrako eta Irlandako musikariek osatua, dira Rockeinen 13. edizioko sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak.

Beste hiru talde finalistak hauek izango dira: Jaimones (70-80 hamarkadako rock amerikar laukotea, Basauriko kide batekin); Kruddö, rock gogor eta stoner bikotea, Jon Ander Santamaría bermeotarrak eta Txaber Miravalles etxebarriarrak osatua; eta Silkat, indie rock hirukotea, Bilbo eta Galdakaoko musikariekin eta The Cure edo Radiohead taldeen eraginekin. Azken hiru talde hauek Hego Uribeko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.

Finalerako sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian), publikoa zutik egongo da eta barra-zerbitzua izango da, prezio merkeekin.

Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (Bizkaia saria, Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak. Rockeinen 2025eko edizioan 196 artistak eman dute izena, 10. urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

‘Emakumeak eta industria musikala’ topaketaren bigarren edizioa

Azkenik, 2025eko MAZ Basauriren lehen egunaren bezperan, azaroaren 6an, osteguna, 18.00etan, Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean (Kareaga Goikoa, 54), ‘Emakumeak eta industria musikala’ topaketaren bigarren emanaldia egingo da. Rockeinek, MAZ Basaurik eta Marieneak urtero antolatzen duten hitzaldia da, musikaren industriako emakumeen esperientziak beste emakume batzuekin partekatzea bilatzen duena, sektorean eta eszenatokietan emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko helburuarekin. 2025ean, La Furia artista nafarra, Ibone Iza BIME Proko edukien arduraduna eta Maite Alaña MAZ Basauri eta Rockeineko zuzendaria izango dira protagonistak. Emilia Arias kazetari eta idazleak (TVE, Pikara Magazine) gidatuko du hitzaldia, eta doakoa izango da.

Hona hemen Rockein finalaren eta hitzaldiaren ordutegiak.

 

ROCKEIN 2025

Larunbata, azaroak 1

Doako sarrera gonbidapenarekin, socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko leihatilan.

 

Rockein finala

20.30 (ateak irekitzea)

 

Hego Uribeko artistarik onenaren kategoria

21.00 Silkat

21.30 Kruddö

22.00 Jaimones

 

Kategoria nagusia

22.40 Azeituna con huesos

23.10 Reeler

23.40 Keax

0.15 Sari-banaketa

 

Informazio gehiago:

www.facebook.com/rockein

Twitter: @rockeinrock

www.basauri.eus