<<GAZTEGUNEKO AZAROKO PROGRAMAZIOA>>
Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu azarorako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu eta doan izango dira.
Azaroak 8: LORE SORTAK DIY
Eskuz egindako lore-sorta apaingarriak sortuko ditugu. Eraman etxera zure lore-sorta koloretsu eta originalena!
Azaroak 14, 15 eta 16: PANTAILARIK GABEKO ASTEBURUA
Asteburu honetan pantailak alde batera uzteko erronka proposatzen dizuegu. Etorri eta gozatu beste modu batzuetan: jarduera artistiko, solasaldieta jokoen bidez. Helburua? Bideokontsolak eta pantailak alde batera uztea eta elkarrekin ondo pasatzea.
A25: #KLIK BATEN ATZEAN
Azaroaren 22 eta 23ko asteburuan sare sozialen arriskuei eta bortxakeriei buruzko jarduera bat egingo dugu, dinamika ezberdinen bidez. Sare sozialen erabilerari eta horien eraginari buruz hausnartzeko aukera izango dugu.
Azaroak 29: ZINEMA
Film bat ikusiko dugu eta amaieran komentatuko dugu... Eta, noski, palomitak egongo dira!