
<<ZirtZart Basaurik «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak eskainiko ditu 2025eko Gabonetan>>
- 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduak
- Gabon Gazte, abenduaren 22, 23 eta 26an, goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara
- Tekno STEAM, abenduaren 29 eta 30, eta urtarrilaren 2an goizez, 10:00etatik 13:00etara
Basauriko Udalak, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean: «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak.
Denera, sei egunetako eskaintza izango da. «Gabon Gazte» campusari dagokionez, abenduaren 22an, 23an eta 26an egingo da, Zirt Zart Gazteria Zerbitzuan, 10:00etatik hasita eta hiru orduko iraupenarekin. Kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera bat eskainiko dituzte, besteak beste. Bestalde, «Tekno STEAM» campusa, abenduaren 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 2an izango da, Arizko Dorretxean, 10:00etatik 13:00etara. Teknologia-jarduerak landu, eta zenbait erronka ebatzi beharko dituzte ikasleek, robotika hezitzailearen bidez.
Interesdunek azaroaren 17tik abenduaren 11ra bitartean eman ahalko dute izena, telematikoki, Gazte Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) edo Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Toki-kopurua mugatua denez, «ZirtZart Bazkide» txarteladunek izango dute lehentasuna.
Bi eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez «Gabon Gazte» kanpusa 27 € kostatuko da, eta «Tekno STEAM» kanpusa 42 €. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.
Informazio gehiago;
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa
- 944 666 430 · 634 984 615
-