thumbnail 025 REACTION irteera«Irteera 025 REACTIONera, abenduaren 13an»

ZirtZart Basauri Gazte Zerbitzuak irteera antolatu du 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, abenduaren 13an Bilboko «025 REACTION» esperientzia ezagutzeko.

Irteera horretan, erronka eta proba zirraragarriak gainditu beharko ditugu, taldean, gure trebetasunak, estrategia eta talde-lana probatuz. Metroz joango gara, eta, beraz, Barik txartela beharko da.

Ordutegia: Gazteek goizeko 10:15ean egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro-sarreran. Buelta 13:15ean izango da, irteera-leku berera.

Eraman beharreko:

• Arropa eta oinetako erosoak

• Barik txartela

• Euritakoa (eguraldiaren arabera)

Toki-kopurua mugatua da. Kopuru hori gaindituz gero, izen-emate hurrenkera hartuko da kontuan.

Izena emateko azken eguna: abenduaren 4a.