<<Abenduaren 19an sari bereziak egongo dira ZirtZart Basaurin antolatutako «Bingo Show»-ean>>
Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, Kultur Etxearen, Social Antzokiaren eta Kirolaren Udal Institutuaren laguntzarekin, magia eta bingo ikuskizuna antolatu du abenduaren 19rako (ostirala), ZirtZarten lokalean.
Ikuskizuna Blue Magoaren eskutik izango da, zeinak show parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa eskainiko baitu. Gainera, bingoan zozketatuko diren sarien artean, Basauri Kirolaken urteko abonuak, Social Antzokiko zinema sarrerak, JumpYarderako sarrerak, hari gabeko kaskoak eta beste hainbat nabarmentzen dira. Jatekoa eta edatekoa ere egongo dira, bertaratzen diren guztientzat.
Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Gonbidapenak abenduaren 15etik 18ra egongo dira eskuragarri, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). Nahitaezkoa izango da <<ZirtZart Bazkidea>> txartela aurkeztea edo zerbitzuari atxikita egotea, gonbidapena eskuratzeko. Sarrera guztiak ezarritako epearen barruan bazkideen artean banatzen ez badira, abenduaren 19an interesa duten beste gazteen eskura jarriko dira ZirtZart-eko lokalean, 17:30etik aurrera, denak agortu arte.
Ikuskizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da eta gonbidapena aurkeztea derrigorrezkoa izango da, lokalera sartu ahal izateko. Ateak 18:45ean irekiko dira.
Oraindik ez zara «ZirtZart Bazkidea»?
12-35 urte badituzu eta Basaurin erroldatuta bazaude, egin eskaera ZirtZarteko webgunean edo ZirtZarteko lokalean, eta hainbat programa eta zerbitzuz gozatzeko aukera izango duzu.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- Tel.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa:
- Webgunea: zirtzart.basauri.eus