<<ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu abendurako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu>>
Abenduak 7: EGUTEGIAK
Eskuz egindako egutegiak sortuko ditugu. Gogoratu komuneko paper-biribilkiak ekarri behar dituzula, zure egutegi berezia sortzeko.
Abenduak 12, 13, 14: PANTAILARIK GABEKO ASTEBURUA
Pantailak alde batera uzteko erronka! Jarduera artistikoak, jokoak eta solasaldiak izango ditugu.
- Abenduak 13: Irteera 025 Reaction-era.
- Abenduak 13, arratsaldez: Taldean joango gara Nize-ren arte erakusketara (gazteak arte plastikoa eta musika uztartzen ditu, bere egunerokoan).
Informazio gehiago ZirtZarten webgunean.
Abenduak 20: ASKABIDE ERRONKA
Jarduera dinamiko eta parte-hartzailea, non, komiki baten bidez, harreman osasuntsuak eta ezkutuko bortizkeria aztertuko ditugun. Taldean lan egingo dugu, eta zenbait proba eta erronkatan parte hartu.
Abenduak 22, 23 eta 26: GABON GAZTE
ZirtZarten egongo gara, goizez, 10:30etik 13:30era. Animatu eta gozatu gurekin Gabonetako jarduerez! Izen-ematea dagoeneko zabalik!
Informazio gehiago ZirtZarten webgunean.