thumbnail Gaztegune Ibiltaria 2026 copia

<<GAZTEGUNE IBILTARIA 2026 (urt-martx)>>

  1. MUGIKOR STRAP: Apaindu zure mugikorra uhal, kolore eta osagarriekin. Sortu zure estiloarekin bat datorren strap originala eta eraman beti eskura!
  1. ZURE GORRA APAINDU!: Eman nortasuna zure gorrari. Margotu, apaindu eta sortu diseinu bakarra zure estiloa buruan eramateko.
  1. KROTXET ORRI-MARKA: Ikasi krotxetaren oinarriak eta sortu zure liburuetarako orri-marka original eta erabilgarria
  1. GEMA ART: Kolorea eta distira landu gemekin. Irudiak apaindu eta sortu artelan distiratsu eta ikusgarriak.
  1. 3X3 MINIJOKOA: Sortu poltsikorako hiru lerroko jokoa eta eraman edonora. Joko azkarra, erraza eta dibertigarria!
  1. ZINTZILIK MOTXILAN: Sortu motxilan zintzilik eramateko osagarri originala. Apaindu, lotu eta eman zure motxilari estilo propioa.

Parte hartzeko, beharrezkoa da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 7 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko ostegunean amaituko da.

Gazteek izena eman ahalko dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3, astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00 bitartean, eta, ostiraletan, 09:00-17:00 bitartean).

Informazio gehiago, hemen:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
📞 Tel.: 944 666 430
📩 Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
🌐 Webgunea: zirtzart.basauri.eus

📲 Sare sozialak:
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
- Twitter: @zirtzartbasauri
- Instagram: @zirtzartbasauri