«Irteera Zirkozaurrera, martxoaren 23an, ZirtZart Basaurik antolatuta»
ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuak ZIRKOZAURREra joateko irteera antolatu du, martxoaren 23an, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
Zirkozaurren, zirkuko zenbait diziplina landuko ditugu, hala nola akrobaziak eta orekak.
Joan-etorria metroz egingo dugu: gazteek goizeko 10:00etan egon beharko dute Basauriko udaletxearen ondoko metro-geltokian, eta eguerdiko 14:00etan itzuliko gara leku berera.
Jarduerak 22 €-ko salneurria du. Gazte Txartelarekin, 17,6 € izango dira, eta ZirtZarteko bazkidea izanda, 13,20 €.
Arropa erosoa eta BARIK txartela eramatea aholkatzen dugu.
Plaza-kopurua mugatua da, eta, gaindituz gero, izena emateko hurrenkera hartuko dugu kontuan. Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da.