thumbnail Urria zuzenduta<<GAZTEGUNEKO URRIKO PROGRAMAZIOA>>

Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu urrian, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu eta doan izango dira.

Urriak 4: GAZTE ASANBLADA
Gaztegunean egingo ditugun jarduerak aukeratzeko eta zure iritziak zein hobekuntza-proposamenak azaltzeko aukera izango duzu. Etorri eta parte hartu!

Urriak 17, 18 eta 19: PANTAILARIK GABEKO ASTEBURUA
Asteburu horretan pantailak alde batera uzteko erronka proposatzen dizuegu. Etorri eta gozatu beste modu batzuetan: joko analogikoak, eskulanak, marrazkiak, solasaldiak… zure ideiak ongi etorriak izango dira!

Urriak 25: SUKALDARITZA
Sukaldaritza saio berezi bat prestatu dugu. Asanbladan aukeratutako errezeta egingo dugu denon artean, eta, gero, dastatzera!

Urrian zehar: JAILLOWEENEKO DEKORAZIOAUrriaren 31n Social Antzokian ospatuko dugun Jailloween festarako apaingarriak prestatuko ditugu.

Urriak 31: JAILLOWEEN JAIA

Urriaren 31n ospatuko dugu urteko festa beldurgarriena! Zatoz Social Antzokira arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, musika, giro ederra eta sorpresaz betetako gauaz gozatzera.