Udako Campusa 2025 TXIKIA

<<ZirtZart Basaurik «Tekno STEAM», «Uda Gazte»  eta «STEAM Artea»  campusak eskainiko ditu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, 2025eko ekainaren 23tik uztailaren 18ra>>

- Tekno STEAM, ekainaren 23tik 27ra edo uztailaren 7tik 11ra

- Uda Gazte, ekainaren 30etik uztailaren 4ra

- STEAM Artea, uztailaren 14tik 18ra.

Basauriko Udalak, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 2009 eta 2013 urte bitartean jaiotako gazteentzako hiru jarduera eskainiko ditu, ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean. Hain zuzen ere, «Tekno STEAM», «Uda Gazte» eta «STEAM Artea»  campusak izango dira.

Hiru eskaintzak ZirtZarten egingo dira, Autonomia kaleko 3. zenbakian. Ekainaren 23tik 27ra edo uztailaren 7tik 11ra, 10:30etik aurrera eta egunean hiru orduko iraupenarekin, jarduera teknologikoak landuko dira, eta ikasleek erronkak konpondu beharko dituzte «Tekno STEAM» campuseko robotika hezigarriaren bidez. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra, 11:00etatik aurrera eta bi orduz, «UDA GAZTE» campusean parte hartzen duten gazteek kirol- eta ur-ginkanetan, eskulanetan edo abentura-irteera batean parte hartu ahal izango dute. Eta uztailaren 14tik 18ra, 11:00etatik aurrera eta bi orduz, talde parte-hartzaileak eskulan tailerrak egingo ditu, artea eta zientzia nahastuz, «STEAM Artea» campusean.

Interesdunek maiatzaren 12tik ekainaren 12ra bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Autonomia kalean, Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Plaza-kopurua mugatua denez, horiek esleitzeko orduan «ZirtZart Bazkide» txarteldunek izango dute lehentasuna.

Hiru eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez, «Tekno STEAM» eta  «STEAM Artea» campusak 42€ kostako dira, eta «Uda Gazte» campusa, 27€. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.

EMAN IZENA

  • Informazio gehiago;

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa