<< ZirtZart Basaurik «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak eskainiko ditu, 2026ko Gabonetan >>
- 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude
- Gabon Gazte: abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 4 eta 5ean, goizeko ordutegian, 10:30etik 13:30era, ZirtZarteko lokalean.
- Tekno STEAM: abenduaren 28, 29, 30 eta urtarrilaren 4 eta 5ean, goizez, 10:00etatik 13:00etara, Arizko Dorretxean.
Basauriko Udalak, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean: «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak.
Bost eguneko egitaraua da. Batetik, «Gabon Gazte» campusari dagokionez, Zirt Zart Gazteria Zerbitzuan egingo dute, 10:30etik hasita eta hiru orduko iraupenarekin, eta kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera bat eskainiko dituzte, besteak beste. Bestetik, «Tekno STEAM» campus Arizko Dorretxean izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta teknologia-jarduerak landu, eta zenbait erronka ebatzi beharko dituzte ikasleek, robotika hezitzailearen bidez.
Interesdunek azaroaren 9tik abenduaren 11ra bitartean eman ahalko dute izena, telematikoki, Gazte Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) edo Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Toki-kopurua mugatua denez, «ZirtZart Bazkide» txarteladunek izango dute lehentasuna.
Bi eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez, «Gabon Gazte» campusarena 28 €-koa izango da, eta «Tekno STEAM» campusarena, berriz, 43 €-koa. ZirtZarteko bazkideek % 40ko deskontua izango dute, eta, Gazte Txartela dutenek, %20 koa.
Informazio gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa
- 944 666 430 · 634 984 615
-