"KARNABAS ZIRTZART-EN"

Urtarrila txikiaZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu urtarril eta otsailerako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduera guztiak KARNABAS jaia prestatzeko izango dira, eta ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu. Amaierako jaia Social Antzokian ospatuko dugu.

Urtarrilak 16, 17 eta 18: Karnabaserako dekorazioa

Denon artean Karnabas Jaialdirako dekorazioa pentsatu, diseinatu eta pixkanaka sortzen hasiko gara. Gaztegunean elkartuko gara ideiak partekatzeko, materialak prestatzeko eta, jaia iritsi bitartean, dekorazioa lantzeko.

Urtarrilak 24: Fanzine tailerra

Fanzine bat zer den ezagutuko dugu eta gure fanzinea sortuko dugu, bakarka zein taldean. Gaia elkarrekin erabakiko dugu, sormena eta adierazpen pertsonala sustatzeko.

Urtarrilak 31: Gomu-gomu fruitua

Sukaldaritza-tailer txiki baten bidez, gomu-gomu fruitua modu gozo eta dibertigarrian prestatu eta dastatuko dugu.

Otsailak 7: «Tripulazioa prest!» ginkana

Animatu eta parte hartu hilabeteko gaiarekin lotutako ginkana dibertigarri horretan. Proba fisikoak, estrategiakoak eta adimena zorroztekoak egingo ditugu, talde-lana sustatuta.

Otsailak 15: Karnabas Jaia

Karnabaseko festa Social Antzokian izango da, 19:00etatik 21:00etara. Zatoz musikaz, jolasez eta dekorazioaz gozatzera, eta jarraitu hilabete osoan zehar garatutako sormen-abenturarekin. Laster, informazio gehiago.