<<Asian Dance Contest dantza lehiaketaren beste edizio bat, abenduaren 12an, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean>>

12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako dantza-lehiaketa 2026ko abenduaren 12an, larunbata, arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak antolatua.
Parte-hartzaileek, nahitaez, Asiako egileen jatorrizko koreografiak (japoniarrak, txinatarrak, korearrak,…) erabili beharko dituzte abestietan eta dantzetan. Lehiaketan, kategoria bi bereizi dira: lehena, bakarlari moduan oholtza gainean dantzatzea, “backdancer”-en laguntzarik gabe, eta bigarrena, taldekako koreografia lanak osatzea.
Dantza lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman eta amaierako koreografiaren bideoa bidali beharko dute dantzariek. Horretarako, ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunean eskura izango dituzte, bai oinarriak, bai bete eta aurkeztu beharreko dokumentuak. Dokumentu horiek aurrez aurre emateko aukera ere badago, Basauriko Autonomia kaleko Gazte Informazio Bulegoan. Inskripzio epea urriaren 12tik (12:00) azaroaren 2ra (23:59) bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak azaroaren 10era arte izango du ebazteko denbora, eta egun horretatik aurrera finalistekin jarriko da harremanetan. Lehiaketaren sariak:
- Taldekako lehen sailkatua: 300 €
- Taldekako bigarren sailkatua: 200 €
- Bakarkako lehen sailkatua: 100 €
- Bakarkako bigarren sailkatua: 75 €
Saritu horiez gain, publikoak aukeratuko du saritzeko beste talde eta beste bakarlari bat. Horiek, hurrenez-hurren, 100 eta 25 euroko saria jasoko dute.
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa da areto nagusia bete arte. Ateak 18:15ean irekiko dira.
Izena emateko lotura, https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSFmJ4GwyqJB4j6LHPQ8u-p9puDQWCuDGJp5su2rKBXEVD8w/viewform?usp=publish-editor
Lehiaketaren oinarriak, https://drive.google.com/file/d/1Vh3b5T61G5Slthph52jnHxoa3C8IfeyZ/view?usp=sharing
Argibide gehiago:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
- : 944 666 430
- Helbide elektronikoa:
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. - Webgunea: zirtzart.basauri.eus
- Sare sozialak:
- Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
- Twitter: @zirtzartbasauri
- Instagram: @zirtzartbasauri