<<Del Val, Malforta eta Monday Potions, Rockeinen 14. edizioko kategoria nagusiko finalistak>>

-La Nevera Vacía, Niere eta The Al Style dira Hego Uribeko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak
-Finala azaroaren 14an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da, gonbidapena erreserbatuz
Rockeinen 14. edizioak baditu finalistak. Sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak ondokoak dira: Del Val bikote arrasatearra, Marta Ugartek eta Jon García Del Valek osatutakoa (pop, indie, punk, elektronika); Malforta indie-rock boskote irundarra; eta Monday Potions, art-rock retro-garaikidea egiten duen laukotea, Bilbo, Etxebarri eta Santurtziko kideekin.
Beste hiru talde finalistak, Hego Uribeko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak, hauek izango dira: La Nevera Vacía (rock alternatibo boskotea, Etxebarriko kide batekin); Niere, stoner, pop eta rock boskote euskalduna, Basauri, Arrigorriaga eta Bilboko musikariekin; eta The Al Style, elektronika eta pop atmosferikoa egiten duen bikotea, Basauriko taldekide batekin.
Monday Potionsek Hego Uribeko artista onenari saria irabazi zuen 2024ko Rockeinen. Horregatik, lehiaketaren oinarriak aplikatuz, nahiz eta sari nagusia ez irabazi, ez da tokiko sarirako hautagai izango, taldekideen artean Etxebarriko musikari bat izan arren. Arrazoia da artista batek ezin duela kategoria bereko saria bi aldiz irabazi.
Finala azaroaren 14an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.
Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (Bizkaia saria, Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.
Uztailaren 2an itxi zen Rockeinen 14. edizioan izena emateko epea. Basauriko Udalak antolatzen du musika-lehiaketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskadi eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 199 artistak eman dute izena, parte hartze marka berria ezarriz.
2026ko Rockeinen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatzen dute:
Arantzazu Pinto ‘Nara’
Programatzailea Primavera Sound festibalean.
Jon Agirrezabalaga
Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea Zabalan.
Ibone Iza
Dantz Network Congress, Asociación MIM (Mujeres de la Industria de la Música).
Iker Bárbara
MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa.
ROCKEIN FINALA 2026
Azaroak 14, larunbata
20.30 (ateen irekiera), 21.00 (kontzertuen hasiera)
Doako sarrera gonbidapenarekin (eskuratu zurea socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian)
Kategoria nagusia
DEL VAL · MALFORTA · MONDAY POTIONS
Hego Uribeko artistarik onena
LA NEVERA VACÍA · NIERE · THE AL STYLE
SARIAK:
Kategoria nagusiko artistarik onena
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Hego Uribeko artistarik onena
-Bideoklip profesional bat grabatzea
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Bizkaia saria
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Euskarazko artistarik onena
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Eskarabilera saria
-Kontzertua MAZ Basauri festibalean
Informazio gehiago: