Festibas 2024 OficialFestibas jaialdiaren hamargarren edizioa urriaren 12an ospatuko da, Sare, Niere eta Kaïa taldeen emanaldiekin

- 18:30etik aurrera Basauriko Mojaparte plazan

Sare, Niere eta Kaïa talde basauriarrak izango dira aurtengo musika zikloan, urriaren 12an, larunbatez, Basauriko Mojaparte plazan, San Faustoko jaien ospakizunekin bat eginez. «Festibas» jaialdiak helburu du herriko bandei zuzenean jotzeko aukera ematea, formatu profesionalean, eta proiektu bakoitza ikusleen aurrean sustatzea jai-giroan. Jaialdia ZirtZart Basaurik antolatzen du (Basauriko Udalaren gazte zerbitzua).
Jaialdia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta talde bakoitzak 45 minutu izango ditu oholtzan aritzeko.

- Sare: bi emakumek sortutako euskarazko pop-elektronikoko musika taldea da. Brasildik eta Euskal Herritik datorren pop elektronikoko musika estiloa nahasten du. Osagai bakoitzaren herrialdetik datorren nahasketa musikal kulturala da.
- Niere: 2021ean sortua. Hastapenean balada lasaigarriak oinarri izanda egun genero musikala birmoldatu eta soinu astunetara jo dute distortsioz beteriko rock-metal abestiak konposatuz.
- Kaïa: garapen bidean dagoen pop-rock taldea, euskaraz zein gazteleraz abesten duena. Sorkuntza-prozesu betean dago, hazkunde propioko prozesu batean, eta pop-rock estilo eguneratu bateko abesti berrien konposizioari ematen zaio lehentasuna, instrumentuak eta oinarri elektronikoak nahastuz, oinarrizko instrumentuak, gitarra, baxua, bateria eta teklatua ordezkatu gabe.

ZirtZart Basaurik zortzi inskripzio jaso ditu zuzeneko musika jaialdian parte hartzeko, eta horien artetik hiru aukeratu dira kartela osatzeko.