«Gaztegune Ibiltaria» programaren jarduera berriak
Basauriko Udalak jarraitzen du Basauriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei topagune eta aisialdi hezitzaileko espazioak eskaintzen, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bidez.
Ildo horretan, «Gaztegune» Zerbitzua luzatu egingo dute, bere bertsio ibiltariarekin: «Gaztegune Ibiltaria», Basauriko auzo desberdinetan.
Zer berrikuntza ditu?
Berrikuntza nagusi gisa, programak euskaraz eskainitako jarduera sortzaile eta dinamikoak izango ditu kalean, larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara, aipatutako auzoetan, txandaka.
Parte hartzeko, beharrezkoa da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 4 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko ostegunean amaituko da.
Gazteek izena eman ahalko dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3, astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00 bitartean, eta, ostiraletan, 09:00-17:00 bitartean).
Informazio gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
📞 Tel.: 944 666 430
📩 Helbide elektronikoa:
🌐 Webgunea: zirtzart.basauri.eus
📲 Sare sozialak:
- Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
- Twitter: @zirtzartbasauri
- Instagram: @zirtzartbasauri