GAZTEGUNEKO MAIATZAKO PROGRAMAZIOA
ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzukook zenbait jarduera antolatu ditugu maiatzerako, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Jarduerak ZirtZarteko Gaztegunean egingo ditugu.
Maiatzak 2: Sare seguruak eraikitzen: zuek, aldaketaren motorra Ziberjazarpenaren inguruan hausnartzeko eta kontzientzia hartzeko saioa izango da. Gazteek egoerak identifikatzen, horien aurrean nola jokatu ikasten eta sarean errespetuzko jarrerak sustatzen parte hartuko dute, eta aldaketaren eragile bihurtuko dira.
Maiatzak 9: Belar usaintsuen artean Landare aromatikoen tailerrean, belar usaintsuak ezagutuko ditugu eta nola landatu eta zaindu ikasiko dugu. Jarduera praktikoa izango da, naturarekin konektatzeko eta nork bere haztegi txikia sortzeko.
Maiatzak 16: Pelikula + gazte asanblada Astean zehar erabakitako pelikula elkarrekin ikusiko dugu.
Maiatzak 23: Xaboiak Tailer honetan, parte-hartzaileek euren xaboi propioak sortuko dituzte, kolorea eta usaina aukeratuz. Sormena erabiliz, forma eta estilo desberdinetako xaboiak egingo ditugu.
Maiatzak 30: Gazte Asanblada Arratsaldean gazte asanblada egingo dugu. Bertan, iritziak partekatzeko, ideiak proposatzeko eta Gaztegunean egin nahi dituzten j