UDAKO CAMPUSAK ZIRTZARTEN"UDAKO CAMPUSAK 2026"

ZirtZart Basaurik «Tekno STEAM», «Uda Gazte», «Sukalgazte Campus» eta «STEAM Artea» campusak eskainiko ditu, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, ekainaren 22tik uztailaren 24ra.

  • Tekno STEAM, ekainaren 22tik 26ra
  • Uda Gazte, ekainaren 29tik uztailaren 3ra
  • Sukalgazte Campus (sukaldaritza), uztailaren 6tik 10era edo uztailaren 13tik 17ra
  • STEAM Artea, uztailaren 20tik 24ra

Basauriko Udalak, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bitartez, lau campus horiek eskainiko dizkie gazteei. Jarduerak ZirtZarten (Autonomia kalea 3) eta Arizko Dorretxean izango dira, campusaren arabera.

Ekainaren 22tik 26ra, 10:00etik 13:00era, Arizko Dorretxean, Tekno STEAM campusa egongo da. Bertan, jarduera teknologikoak egingo dituzte, eta parte-hartzaileek erronkak ebatzi beharko dituzte, robotika hezigarriaren bidez.

Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, 11:00etatik 13:00etara, ZirtZarten, Uda Gazte campusa egingo dute: kirol eta ur ginkanak, eskulanak eta jarduera ludikoak izango dira bertan.

Sukalgazte Campusa, uztailaren 6tik 10era edo uztailaren 13tik 17ra, 11:00etik 13:00era, ZirtZarten. Sukaldaritza-campus horretan, errezetak, trikimailuak eta jarduera dibertigarriak landuko dituzte.
* Kontuan hartu: bi asteak independenteak dira eta eduki bera dute; ez dira osagarriak.

Uztailaren 20tik 24ra, 11:00etatik 13:00etara, ZirtZarten, STEAM Artea campusa izango da, non artea eta zientzia uztartzen dituzten tailerrak landuko dituzten. Horretaz gain, jozkintza landuko dute.

Interesdunek maiatzaren 4tik ekainaren 4ra bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Autonomia kalean, Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan.

Plaza-kopurua mugatua da, eta lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide» txartela dutenek. Campus batean baino gehiagotan parte hartu daiteke.

Tarifei dagokienez:

  • Tekno STEAM, Sukalgazte eta STEAM Artea: 43 €
  • Uda Gazte: 28 €

% 40ko deskontua izango dute ZirtZarteko bazkideek, eta % 20koa Gazte Txartela dutenek.

Informazio gehiago:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa
Tel.: 944 666 430
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
http://zirtzart.basauri.eus/