GEOSANMI copia txikia<<GEOSANMI>>


"ZirtZart Basaurik makro altxorraren bila jarduera antolatu du irailaren 22an Basauriko San Migelen taldeka jokatzeko, Geocaching jarduera ezagunean oinarrituta"

“Altxorraren bila” jarduera irailaren 22an, igandea, egingo da San Migel auzo osoan zehar. Horretarako, taldeka parte hartuko dute, eta mugikor aplikazio bat erabili beharko dute jasotako koordenatuak bilatzeko. Goiz osoa musikaz girotua egongo da eta amaieran bazkaria eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei.

Jarduerak hurrengo ordutegia eta planteamendua jarraituko du:
- 10:00: San Migeleko frontoian parte hartuko duten guztiekin elkartuko gara, bertan taldeak osatuko dira (gutxienez 2 eta gehienez 5 pertsona) eta jokoa azalduko da.
o San Migeleko frontoia "kanpamendu nagusia" izango da. Horra itzuli beharko dute altxorretako bat aurkitzen duten bakoitzean.
o Altxor bakoitzean hauxe egongo da:
     - Plastikozko kutxa bat.
     - Agenda 1 (taldearen izena idazteko aurkitutakoan).
     - Zigilu 1.

 - 10:30: Jarduera hasiko da.
o Talde bakoitzari koordenatu bat esleituko zaio.
o Altxor bat aurkitzen duten bakoitzean, altxorraren barruko zigiluarekin papera zigilatu beharko dute eta frontoira itzuli altxorra balioztatzeko asmoz.
o Balioztatzea burutzeko, proba bat egin beharko dute.
o Proba gainditu ondoren, hurrengo koordenatua emango zaie.

- 12:30: Amaituko da jolasa. Ordu horretan parte hartzen duten talde guztiak frontoira itzuli beharko dira irabazleak nortzuk diren jakiteko.
o Talde irabazlea altxor guztien bilaketan lehena amaitzen izango da.
o Altxor guztiak aurkitzeko astirik izan ezean, altxor gehien aurkitu dituen taldeak irabaziko du.

- 13:00: Sari-banaketa egingo da eta mokau bat banatuko da parte hartzaile guztien artean.

IZEN EMATEAK ZirtZart webgunearen bidez egingo dira.

Informazio gehiago:
• Telf.: 944 666 400 – 944 666 430
• Emaila: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.