Aholkularitza psikologikoko zerbitzua eskainiko die erabiltzaileei Zirt Zart zerbitzuak
Batzuetan, pertsonek eragin psikologiko eta emozional handiko bizi-gertaera pertsonalak eta/edo kolektiboak izaten dituzte Bizitzan zehar egoera batzuei egin behar diegu aurre, eta ez ditugu beti behar bezala kudeatzeko behar diren baliabideak eta tresnak izaten. Hortik dator eskaintza hau.
Norentzat?
Basauriko 12 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta
Zertarako?
Psikologia-aholkularitzaren helburua da behar duten pertsonek psikologiako profesional batekin kontsultaren bat izateko aukera izatea, une horretan kezkatzen dituzten edo ezinegona sortzen dieten gauzei buruz hitz egiteko, eta bien artean kezka eta/edo egoera hori behar bezala kudeatzeko modu bat bilatzea. Besteak beste, bikotean dituzten zailtasunak, antsietatea, autoestimuarekin erlazionatutako gaiak, besteekin harremanetan jartzeko zailtasunak eta segurtasunik ezak, sexualitateari buruz izan ditzaketen zalantzak edo kezkak landu ahal dira aholkularitza-psikologikoan.
Aholkularitza pertsona bakoitzaren eskariari egokitutako zerbitzu pertsonalizatua da. Gainera, zerbitzu horretan, arreta ematen dion profesionalarekin partekatzen den informazioaren konfidentzialtasuna gordetzen da.
Gehienez ere 60 minutu inguruko 3 saio egingo dira, eta orientatzen saiatuko gara, zure baliabide pertsonalak mugiaraziz edo zure ondoezak konpontzen lagunduko dizuten zerbitzu espezializatuen berri emanez.
Saioa on-line edo aurrez aurre egin daiteke.
Noiz?
Hitzorduak urriaren 21etik aurrera izango dira.
Kontatua
ZirtzartBasuari (Autonomia kalea, 3, Basauri.)
Hitzordua eskatu behar da whatsapp edo telefono bidez 634 984 615 zenbakian, edo idatzi