<<Gorde ezazu maiatzaren 31ko arratsaldea, 19:00etik 21:00etara, eta zatoz Basauriko Social Antzokira gurekin Udaberriko jaia ospatzera>>
ZirtZart Basaurik gonbidatzen zaitu maiatzaren 31n Social Antzokian egingo dugun Udaberri jaian parte hartzera.
Sartzeko, sarrera aurkeztu beharko duzu. Sarrera eskuratzeko, pasa zaitez Social Antzokitik (leihatilan edo online), edo BBKren kutxazain zerbitzuetatik. Sarrerak 2 € balioko du martxoaren 2a baino lehenago erosten baduzu, eta 3 € jaiaren egunerako utziz gero.
Arratsaldea sorpresaz beterik egongo da, eta eguna borobiltzeko, DJ bat ariko da giroa berotzen. Hainbat tailer izango dira udaberriko giroa ospatzeko. Janaria ere ez da faltako; beraz, zatoz lagunekin gozatzera, dantza egitera eta giro bikainaz disfrutatzera!