Urban Festa 2025 Kartela labur<< Basaurik URBAN FESTAren beste edizio bat egingo du 2025eko ekainaren 14an, larunbata >>

Datorren larunbatean, ekainaren 14an, eta Urban Festa dela eta, berriz ere beteko da kolorez, musikaz eta hiri-kulturaz Basozelai Gizarte Etxea, festa hau finkatuta dago dagoeneko Basauriko gazteen agendan.

Egun osoan zehar, hautatutako hogeita hamar artista inguruk lan egingo dute Gizarte Etxeko patioko hormetan. Artista  gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak dira. 11:00etatik 19:30era arte, graffitien zuzeneko erakustaldiaz gozatu ahal izango du publikoak. Jatorrizko sorkuntza hauek erabat aldatuko dute espazioa

Edizio honetako programazioaren barruan  publiko guztientzat pentsatutako doako jarduera batzuk: 12:00etan, grafiti-tailer parte-hartzaile bat hasiko da. Tailer horretan, egunean bertan izena eman ondoren, hiri-artearen teknika ikasi eta esperimentatu ahal izango da. 14:30etik 15:30era bazkaltzeko merezitako , eta, ondoren, jardunaldiari ekingo zaio berriro: 16:30etik 18:00etara mikrofono irekia. Artistei ahotsa emango zaie, beren talentua publikoarekin partekatu ahal izateko.

Arratsaldea “The Stylos” bataila delakoarekin amaituko da. Lehiaketa artistikoa 19:30etik 20:30era izango da, eta sormena, trebetasuna eta inprobisazioa izango dira protagonista.

Ekitaldi osoan zehar, funtsezko elementua izango da musika, DJ BIG SOUND BOYren saio jarraituari esker, zeinak hiri-erritmoekin girotuko baitu jardunaldia .

Sarrera Basozelai Gizarte Etxeko ate nagusitik izango  da, eta doakoa izango da jardueretan parte hartzea; hala ere, jarduera batzuetan egun berean eman beharko da izena, edukiera mugatua dutelako.

Basauriko Udalak antolatu du ekitaldia, ZirtZart Basauri Gazteria Zerbitzuaren bidez, eta Aztarnak Muralismoren laguntza izan du.

Argibiderik nahi baduzu:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

  • : 944 666 430
  • Helbide elektronikoa: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Webgunea: zirtzart.basauri.eus
  • Sare sozialak
    • Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
    • Twitter: @zirtzartbasauri
    • Instagram: @zirtzartbasauri · @urban_festa